Larunbatean ‘Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik’ VII. errezitaldia Lasarte-Orian

u7-lasarteoria

Lasarte-Oriako presoen lagunak antolatuta, urtarrilaren 7an (larunbata)  ‘Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik’ errezitaldia egingo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, 19:00etan. Antolatzaileek lasartearrei eta usurbildarrei gonbidapena luzatu diete bertara gerturatzeko: Presoen Lagunak orain 7 urte sortu ginen Lasarte-Orian. Gabonetan errezitaldia antolatu ohi dugu espetxeetatik jasotako testuekin. Harresi guztien gainetik, sarraila guziten azpitik jasotako hitzak, ditugu aurten ere. Herrikoak ditugun sei presoei, aurten lau gehitu zaizkigu. Olatz Lasagabaster usurbildarraren testua ere izango dugu. Baina, aitzakiarik ez genuke behar usurbildarrak gonbidatzeko”.

Zazpigarren urtez egingo den emanaldi honen oinarria espetxetik jasotako euskal presoen testuak izango dira. Urtero gai batean oinarritzen da emanaldia eta antolatzaileek aurreratu dutenez, aurtengo gaia zentroa eta periferia izango da: Aurtengo gaia zentroa eta periferia izango da. Edo zentroak eta periferiak. Periferiak izan daitezke geografikoak, norbere aberritik bortxaz deserriratuak izan garenok osatzen duguna adibidez. Periferiak izan litezke Euskal Herrian bertan botere guneetatik at dabilen oro. Baita leku hegemonikoetatik at dabilen oro ere. Herritik sortutako edozein proiektu, mugimendu edo ideia… Periferiak izan litezke burujabetza ukatua duten nazio herri edota komunidadeak; eta erdigunea estatu-nazioak. Zentroa bizitza errausten duen hori izan liteke. Eta periferia hondakinetatik materiala (berziklatuz) eta bizitza (konpost bidez) eraberritzen duen hori“.

Testuekin batera musikaz, antzerkiaz, bertsoez edo dantzaz gozatzeko aukera izango dute ekitaldira hurbiltzen diren herritarrek.

a

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s