Kalera Kalera ekimenak antolatuta gaur kontzertu erraldoia Usurbilgo frontoian 19:00etatik aurrera

u7-kalerakalera

Abenduaren 10ean hasi zen Kalera Kalera ekimenean preso ohiek hasitako itxialdia igande honetan (urtarrilak 8) amaituko dute, ekitaldi jendetsu baten bueltan (11:30ean).  Antolatzaileen arabera, azkeneko hilabete honetan 500 preso ohi baino gehiago azaldu dira Kaleragunera, eta mila herritar eta eragile inguru ere bai babesa ematera. Udalerrietako ekinbideetan, 40.000 lagun pasak parte hartu dute. Ekimenari amaiera eman aurretik gaur, urtarrilak 7, kontzertu erraldoia prestatu dute Usurbilgo frontoian.

Giza-kate jendetsua

Azken aste honetan hainbat ekimen burutu dituzte, horien artean aipatzekoa da atzo arratsaldean Donostian milaka herritarrekin osatu zen giza-katea. Euskal presoak etxeratzearen aldeko aldarrikapena egin zuten Donostian, Kontxako badian. Alderdi Ederretik eta Haizearen Orrazitik giza kate bana atera zen arratsaldean, eta Kontxako erlojuen parean elkartu ziren. Han, Kalera Kalera dinamikaren mezua zabaldu zuten Juan Mari Olanok eta Oihana Garmendiak.

This slideshow requires JavaScript.

a

kontzertu erraldoia

Kalera Kalera ekimenaren barruan gaur (urtarrilak 7), arratsaldeko 19:00etatik aurrera kontzertu erraldoia egingo da Usurbilgo frontoian eta sarrera doakoa izango da. Herriko taldeez gain, Euskal Herriko artista ezagunek parte hartuko dute:

  • Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida (Su ta Gar)
  • Tajon Prieto y los Kuajalotes
  • Xabi Solano eta DZ (Esne Beltza)
  • Gu Geu
  • Guda Dantza
  • Ze Esatek!
  • Izeberg
  • Anje Duhalde
  • Zaparra
  • Pelax
  • Keu
  • Kezka
  • Garilak26
  • Dj Miau
  • Peio eta Olatz (Skakeitan)
  • Physis Versus Nomo

Ekimenaren inguruko informazio osatuagoa:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s