SAREk Bilbon egingo duen manifestaziora joateko bi autobus zerbitzu antolatu dira Usurbildik

u14

SARE mugimenduak larunbat honetarako (urtarrilak 14) “Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea!” lemapean manifestazioa deitu du Bilbon. Manifestazioa La Casillatik hasiko da arratsaldeko 17:30ean. Manifestaziora joateko bi autobus zerbitzu antolatu dira Usurbildik:

  • Goizez: 11.00etan aterako da Oiardo Kiroldegitik. Apuntatzeko Aitzaga elkartean eta tabernan.
  • Arratsaldez: 15.30ean  Oiardo Kiroldegitik. Apuntatzeko, Aitzaga, Bordatxo, Txiriboga eta Zendoia tabernetan.

Sare herri mugimenduak, larunbateko mobilizazioa inflexio puntu garrantzitsua izatea nahi dute. Jatorri eta sentsibilitate ezberdinetako pertsonen deialdiari ahotsa jartzeko deia egin du mugimenduak. Hainbat aurpegi ezagunek babestu dute mobilizazioa, horien tartean, Joan Mari Torrealdai herritarrak (atxikimenduak).

Pertsona esanguratsuak u14an Bilbon izango dira







Sare: “Zure babesa eskatzen dugu”

u14

“Gure herrian egon diren biolentzia ezberdinen biktimak gara. Lehen pertsonan sufritu dugu, eta horregatik, ez dugu nahi, beste inork guk sufriturikoa sufritzerik. Horregatik gaude hemen, ez errepikatzea bermatu asmoz, eta gure apaltasunetik konpondu gabeko zereginetan lagundu asmoz. Eta horietako bat, giza eskubide guztiak errespeta daitezela da, preso diren pertsonenak ere. Urrunketa politika, larriki gaixorik diren presoen egoera, zigorren batuketa eza… beraien eskubideak errespetatzen ez direnaren adierazleak dira.

Hemen gaudenetako batzuek, gure izenean ez esanez abiatzen genuen, ideologia eta sentsibilitate, lan arlo, ekimen kultural edota sozial ezberdinetako pertsona ezberdinen 2016ko urtarrileko manifestazioan parte hartzea deitzen zuen dokumentuaren irakurketa. Aurten, indar gehiagoz ahal bada, berriro esaten dugu. Eta horregatik, gutako bakoitzak SALATZEN DUT esanaz urrats bat aurrerantz egin dugu.

Gure alboan gaur hemen daudenak, azken egunetan urtarrilak 14ko Bilboko manifestazioari babesa azaltzen egon direnetako pertsona multzoaren ordezkaritza txiki bat dira. Gu guztiok euskal jendartekoak gara, eta ez dugu nahi jendartearen gehiengo zabal batek dituen bake eta elkarbizitza nahiei entzungor, eta giza eskubideak urratzen jarraitzeko apustu egiten duen politika honekin gure izenean jarraitzerik. Horregatik, ozen eta garbi diogu, gure izenean mendekuzkoa den eta preso dauden pertsonen nahiz beraien senideen eskubideen urratzaile argia den espetxe politika bat mantentzea nahi dutenen aurrean altxatzen gara.

ETAk, aldebakartasunetik, bere bortxazko ekinbidea alboratzea erabaki zuenetik bost urte baina gehiago pasa direnean, gure ahotsa altxatu eta euskal jendarteari, baina baita alderdi politiko eta instituzioei ere, adierazi nahi diegu, zauriak ixten lagun gaitzakeen elkarbizitzarantz urratsak ematea eta modu honetan, gure herriko emakume eta gizonek konponbide eta bakerantz aurrera egitea, oztopatu nahi duen konfrontazioan oinarrituriko jarrera politikoa salatzen dugula.

Euskal presoen kolektiboari hogeita zortzi urteetan zehar urruntze politika ezarri ondoren, euskal jendartearen gehiengo handi baten borondateari eta beraien senideen kolektiboak pairatzen duen sufrimenduari amaiera emateko eskaerari, espainiar Gobernuak hamaika bider entzungor egin izan ondoren, Sare herritarrarekin bat egiten dugu traba oztopatzaileak mugitzearen beharrean. Gainera, senideen kolektibo hau ez da inoiz epaitu eta zigortua izan inongo delituarengandik, baina beraiek dira zuzenean espetxe politika honen ondorioak pairatzen dituztenak.

Egoera honen aurrean, Salatzen Dut esanaz gure ahotsa altxatzen dugu. Ez dugu isilik geratu nahi, ez dugulako nahi inork gure isiltasuna bake nahiarekin, edota hautsitako hainbeste zubi berreraikitzearekin zer ikusirik ez duten konfrontazio mantentze, jarrera eta politikekin, ados egote gisa ulertzerik. Guzti honengatik, hurrengo urtarrilaren 14ean, Bilboko kaleak berriro beteko ditugu. Ez dugulako gure izenean inork, pertsona, instituzioek edota gobernuek, zigor injustu eta gizagabeak ezartzen jarraitzerik nahi. Hau guztiontzako deialdia da. Giza Eskubideen defentsa, giza eskubide guztiena, alderdikerien eta ideologien gainetik dagoela uste dutenentzat.

Zure babesa eskatzen dugu. Zure partaidetza manifestazioan. Hainbeste biolentziek eragindako sufrimendua ahaztu gabe, guztion artean sufrimenduari ateak ixten, eta esperantza eta elkarbizitzari irekitzen lagundu behar diogulako. Datorren urtarrilaren 14ean, egin bidea gurekin”.

www.sare.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s