Zenbait herritarrek erraustegiak ekarriko duen zorpetzeari buruzko kezka udaletara helarazi dute

alkateari-eskaera

Herritar talde batek Donostialdea eta inguruko herriotako udal erregistroetan, dokumentu bat aurkeztu du, bertako alkateei zuzenduta. Azken asteetan jasotako informazioak kezkatuta, hau da, udalerri bakoitzak Erraustegia eraiki eta kudeatzeko 2051. urtera arte zenbat ordaindu beharko duen ikusita (hurrengo 35 urteotan ia 9 milioi euroko kostua eragingo die usurbildarrei), zuzenean udalera jotzea erabaki dute beren ezinegona adieraztera. Donostian, Hernanin, Errenterian, Usurbilen,… sartu dute dokumentua.

Alkateari eskaera idatzia

Herritar talde honek sarean mezua zabaltzeko eskatu eta dei egiten du beste udalerrietan ere eskaera bera erregistratzera joateko. Dokumentua sarean jartzen du edozeinek erabili dezan: Alkateari eskaera.pdf

“Iritsi zait eskuetara informazio oso kezkagarri bat Errausketaren Aurkako Mugimenduak zabaldua Zubietan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHK hondakinen kontsortzioak Donostiako Udalaren baimenarekin eraiki nahi duten erraustegiaren ondorio ekonomikoez.

Erraustegia = ruina: Gipuzkoako udalak zorpetuta 2051 arte.

Zubietako Erraustegia egiteagatik, GHK eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariek abenduaren 27an kontratista pribatuen esku utziko dituzte Gipuzkoako hondakin guztiak 2051 arte. Agintariek aitortu dutenez, 35 urtez 1.500 milioi euro pagatuko dituzte gipuzkoarrek beren zaborrak erretzeagatik. Eta hori, kontuan hartuta orain obra guztien 1. fasea kontratatuko dela, ondoren etorriko dira gehiago. Hemen aurkezten dugu herri bakoitzak ordainduko lukeena… azkenean kostea 1.000 milioi eurotan geratuko balitz. Kostea 1.500 milioitaraino joanez gero, bider 1,5 egin beharko da”.

Alkateei egiten zaizkien galderak

  1. Zu buru zaren Udal horrek ekitaldi publikoan kontratu hori onartu edo errefusatzeko erabakirik hartu al du?
  2. 2051 urte arteko kontratu hori eta herritarrontzako bezala udalarentzako dauzkan ondorio larriak onartzeko edo errefusatzeko eztabaidarik eta erabakirik egon bada, gai larri honen inguruan zein iritzi azaldu dute Udalean dauden alderdi eta ordezkari politikoek, eta zein agiritan daude argitaratuta?
  3. Udalak ohartarazi al ditu herritarrak prentsa edo bestelako hedabidez 2051 arte lotuko dituen kontratu horren ondorio eta xehetasunez?
  4. Udalean aztertu duzue hondakinen kudeaketa berriro ere udalaren eskura pasatzeko aukera? Aztertu duzue zein eragin eta ondorio izango lituzkeen hondakinen kudeaketa udalaren eskumenera itzultzeko aukerak?

Informazio iturria: https://www.facebook.com/GipuzkoaZutik/

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s