Beterri-Buruntzako langabetuei zuzendutako lan bertikaletako prestakuntza ikastaroa Andoainen

lan-bertikaletan-ikastaroa

Andoaingo Udala, Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkaritzan, (Andoain, Urnieta, Lasarte-Oria, Astigarraga, Hernani eta Usurbil),  Txertatu Merkatuaren programaren kudeaketaz arduratuko da. Beterri-Buruntza eskualdeak, Gizarte eta lan orientazio eta integrazio teknikak lantzeaz gain, lan bertikaletako prestakuntza proposatu du gazteen interesa izango delakoan.

21-29 urteko gazte langabetu eta ikasketarik burutzen ari ez direnentzat zuzendutako ikastaroa  izango da. Ikastaro hau 12 plazakoa izango da eta lehentasuna Beterri-Buruntzako langabetuentzat izango da: “Lan munduan sartzeko baliagarri izango zaizkizun praktikak eta lan poltsa aktiboan sartzeko aukerak”.

Prestakuntzaren ezaugarriak

  • Gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak.
  • Espezialista soka bidezko sarbide tekniketan (IRATA nazioarteko ziurtagiria lortzeko aukerarekin)
  • Praktikak burutzeko behar diren beste hainbat prestakuntza.
  • Prestakuntzaz gain, 180 orduko praktikak burutu beharko dira
  • Doako fotmakuntza.
  • Izen ematea: urtarrilaren 30a arte egin ahal izango dira.
  • Tokia: Urigain Etxea. La Salle Etorbidea, 6. 20140 Andoain.
  • Ordutegia: 9:00tatik 15:00tara.
  • Interesatuek edo informazio gehiago nahi dutenek email edo telefonoz jar daitezke kontaktuan hurrengo telefono edo posta elektronikoan: 943 304 221 edo txertatumerkatuan@andoain.eus

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, 2016-2018 urte bitartean egingo den proiektuaren konpromisoa hartu du. 3 urteko ekintza honetan, 3 proiektu ezberdin burutuko dira. Ekintza hau Txertatu Merkatuan proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %91,89 hain zuzen ere, EGF-ek eman du.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s