Islada Ezkutuak taldeko kideek Gerra Zibileko aztarna gehiago aurkitu dituzte Txaldatxurren

islada-ezkutuak1Islada Eskutuak taldeko kideak (Arg.: Txintxarri)

Lasarte-Oriako oroimen historikoaren aldeko Islada Ezkutuak taldeko kideek prentsaurreko bat egin dute aste honetan Manuel Lekuona Kultur Etxean eta bertan Txaldatxurreko mendixkan (Zubieta) gerra garaiko aztarna gehiago aurkitu dituztela jakinarazi dute. Joxe Agustin Muguruza eta Asier Mendizabal taldeko kideek Txaldatxurren ikerketa bat egiten ari zirela, 36ko Gerrako hainbat arrasto topatu zituztela iragarri dute; garai haietan gogor kolpatu baitzuen Gerra Zibilak Zubieta gainkaldeko mendixka hori. Islada Ezkutuak taldeari aurkikuntza horien berri eman, eta abenduaren 24an, taldeko kideak hitzordua jarri, eta Txaldatxurrera joan ziren bertan egon zitezkeen aztarnen miaketa egiteko asmoz.


Bertan kantinplora bat izan zuten lehen pista. Ingurua aztertzen hasi, eta gorpuzkiak egon zitezkeela susmatuta, Lasarte-Oriako Udalarekin eta Foru Alduandiarekin harremanetan jarri zen taldea, haien protokoloa martxan jarri asmoz. Horrekin batera, Astra 300 arma, horren larruzko estalkia, su-pizgailu bat, Astra 900 armaren osagarri izan zitezkeen jaurtigaiak, eta txilibitu bat ere azaldu ziren bertan.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua! eta Txintxarri

gorpuzkiak egon daitezke

Islada Ezkutuak taldeko kideek arrasto guzti horien azpian, gorpuzkiak egon daitezkeela uste dute eta horiek ikertzea izango da emango duten hurrengo pausua. Horretarako Aranzadiren laguntzarekin batera, hamabost egun barru, gorpuzki horiek ikertzeko asmoa azaldu dute: “Txaldatxurren historia zabaltzen segi beharra dago”.

islada izkutuak

islada-ezkutatuak1936ko gerraren jakin minak sortu zuen taldearen eraketa eta helburua isilpean pasa diren gertaera horiek argitzea eta argitaratzea da: “Isildutako historiari bide egin nahi diogu eta horretarako datuak eta testigantzak behar ditugu jaso”. Herritar askok errepresio gogorra bizi izan zuten, mota askotako errepresioa fusilatuak izan ziren batzuk, preso egondakoak… Islada Ezkutuak taldearen izenak hain zuzen ezkutuan, propio ezkutatutako historia horiei erreparatu nahi die. “Zer gertatu zen Lasarte-Orian 1936an? nola iritsi zen gerra? enfrentamenduak egon al ziren hemen? Bertsio ofizialean argi ilun asko daude eta guk ilunak argitu eta argitara eman nahi ditugu, gure benetako historia ezagutu eta gure burua horretan islatuta ezagutzeko”. 

Informazio iturriak:

One response to “Islada Ezkutuak taldeko kideek Gerra Zibileko aztarna gehiago aurkitu dituzte Txaldatxurren

  1. Pingback-a: Islada Ezkutatuak taldeak Txaldatxurren aurkitutako materiala Lasarte-Oriako Udalari utzi dio | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s