Etxerat Elkartea Bruselan izan da larri gaixo diren 11 euskal preso politikoen egoeraz berri emateko

bruselas6

Aste honetan, Etxerat Elkarteko ordezkaritza bat Bruselara bidaiatu du larri gaixo diren 11 euskal preso politikoen egoeraz berri emateko. Taldea batez ere larriki gaixo diren presoen senide zuzenek eta elkarteko kideez osatu da. Bertako europarlamentariekin bildu dira eta Madrili eta Parisi presio egiteko konpromisoak eskatu dizkiete taldeei. Bi egunez izan da Europako Parlamentuan senideen ordezkaritza, eta talde guztiekin harremanetan jarraitzeko asmoa dute.

bruselas1

“Bruselara bidaiatuko dugu berriz Etxerateko ordezkaritza batek, Europako parlamentuko talde batzuekin elkarrizketatzeko. Gure asmoa, berehalako irtenbidea behar duen egoera baten berri ematea da: gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 11 euskal preso politikoena. Egunez egun, berez delikatua den haien osasunak okerrera nola egiten duen ikusten dugu. Haien osasunaren eskubidearen gainetik, espetxe politika berezi eta gogor baten bizi baldintzak daudela ikusten dugu. Hobera joateko edota gaixotasuna geldiarazteko aukerak tratamendua lortzeko eta mediku jarraipen egokiak lortzeko zailtasunengatik oztopatuak dira; osasun asistentzia eza, kasu askotan, isolamenduarengatik, tentsioengatik eta baita erasoengatik. Eta egungo legediak beraienak bezalako gaixotasun kasuetan aintzat hartzen duen askatasuna, sistematikoki nola ukatzen zaien ikusten dugu”.

This slideshow requires JavaScript.

Urtzi Errazkin bozeramaileak adierazi duenez, harridura, sinesgarritasuna eta zerbait egiteko beharra agertu diete guztiek, eta Espainiako eta Frantziako gobernuei presio egiteko konpromisoak ere hartu dituzte, kasu zehatzei buruzko testigantzak entzun ondoren.

Asteartean abiatu ziren Miarritzetik (Lapurdi) eta Bruselara iritsita, Basque Friendship taldeko bost parlamentarirekin egin zuten lehen bilera. Asteazken goizean, Flandriako Parlamentuan izan ziren. Harrera ofiziala egin zieten han, eta gaitz larriak dituzten senideen testigantzak entzun ondoren, elkartasun eta laguntza guztia eskaini zieten politikariek.

Europako Parlamentuan, ALE Europako Aliantza Librea taldeko presidente François Alfonsirekin izan ziren aurrena: “Dudarik gabe, zerbait egin beharra dagoela esan digu”. Parlamentuan ekinbideak sustatzeaz gain, gaixo diren presoei buruzko informazioa helarazteko ere eskatu zaie, haien sareetan zabaltzeko.

Prentsaurreko bat ere egin zuten Etxerat-eko kideek, EH Bilduko parlamentari Josu Juaristirekin batera. Juaristik azaldu duenez, Espainiako eta Frantziako gobernuak ez dira maila ematen ari, Europako estandarrak ezarri gabe jarraitzen baitute. Bi estatuetako legeen arabera ere preso horiek kalean behar luketela nabarmendu dute.

Senideen esanetan aipatzekoa da GUE/NGL taldekoekin egindako bilkura, hunkigarriena izan baitzen: “Esan digute ezin dela ulertu gaur egungo Europan halakoak gertatzen direnenean beste aldera begiratzea”. PDECAT Kataluniako Alderdi Demokrata Europarreko Ramon Tremosarekin, Irlandako Sinn Feineko Martina Andersonekin eta Podemoseko Xabier Benitorekin ere bildu ziren senideak. Pozik agertu dira bidaiaren emaitzarekin, eta gaia nazioartean zabaltzearen garrantzia nabarmendu dute.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s