Udarregi Ikastolak eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa martxan jarri du

kiva

Udarregi Ikastolak eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa martxan jarri duela iragarria du. Euskal Herriko 52 ikastolak martxan jarri dute programa hau eta helburua Euskal Herriko ikastola guztietara hedatzea da. Oraingoz, Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen programa honetan.

Zer da KiVa programa?

Finlandiako Turku-ko Unibertsitateak garatu da programa hau eta mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena dela frogatu da. Helburua, ez da jazarpenak murriztea, baizik eta bakar bat gehiago ere ez gertatzea eta ikastolek helburu hori lortzeko borondate irmoa dute. Hurrengo egunetarako, ekitaldi bereziak antolatu dituzte ikastolek, KiVa programa ezagutarazi eta ikastoletan txertatzeko.

Hainbat datu

Azken urteetako datuen arabera, eskola jazarpena fenomeno globala izaten ari da. Mundu osoan, ikasleen (haur eta nerabe) %10ek jasan dute edo jasango dute bullyinga. Ikasleen %8 inguru izan dira edo izango dira eskola jazarpenaren egile, eta %7 haien laguntzaile izango dira. Ikusle edo lekukoei dagokienez, horiek ere ikasleak, gehiago dira erasotzailearen alde agertzen direnak (%20), biktimaren alde agertzen direnak baino (%17). Besteak (%34) ez dira ohartuko eskola jazarpenaz.

Fenomeno globala izateaz gainera, fenomeno sozial edo taldeko fenomenoa ere bada eskola jazarpena eta hori da, KiVa programak azpimarratzen duen puntuetako bat. Bullyinga gainditu nahi bada, erasotzailearekin eta biktimarekin bezala, taldearekin ere lan egin beharko da, taldearen jokabidean eragiten bada, erasotzaileari lagundu edo babesa ematetik biktimarekiko enpatia lortzera igarotzen badira taldean, horrek erasotzailearen jokabidean ere eragina izango du. Horregatik indarra jartzen du KiVa egitasmoak prebentzioko proposamenetan.

KiVa taldea

Eskola jazarpena detektatzeko baliabideak ere jartzen ditu KiVak irakasleen esku, ikasleek bullying kasuak modu anonimoan salatzeko aukera barne, eta eskola jazarpen kasuetan esku-hartzeko “KiVa taldea” deritzona osatzea proposatzen du. Gutxienez, hiru irakaslez osatutako taldea litzateke KiVa taldea; eta talde horretan zuzendaria edota arduradun pedagogikoa inplikatzea oso garrantzitsutzat jotzen du.

Informazio gehiago: www.udarregi.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s