Usurbilgo EHBilduk eta Ernaik Bilboko manifestazioarekin bat egin dute

sare

Usurbilgo EHBilduk eta Ernaik gaur Sare mugimenduak Bilbon deitu duen manifestazioarekin bat egin dutela adierazi dute. SARE mugimenduak “Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea!” lemapean manifestazioa egingo du Bilbon. Manifestazioa La Casillatik hasiko da arratsaldeko 17:30ean. Manifestaziora joateko bi autobus zerbitzu antolatu dira Usurbildik: 11.00etan Oiardo Kiroldegitik autobus bat atera da eta arratsaldean beste autobus bat aterako da. 15.30ean  Oiardo Kiroldegitik.

a

Usurbilgo EHBildu

Kandela ez dadin itzali, orain Bilboko kaleetara!

ehbildu-sare

“Hilabete pasa egin du Usurbilgo Dema plazan Kaleraguneak, preso ohiek euskal preso politikoen eskubideen alde abiaturiko ekimenak. Egun hauetan ehunka preso ohik eta errefuxiatuk parte hartu dute bertan, kamiseta urdinak soinean eta etxean falta diren presoak oroituz piztutako kandelak eskuan zituztelarik. Hamaika ekimen antolatu dituzte eta txalotzekoa eta eredugarria izan da Usurbilgo herriarekin ekimen honek izan duen begirunea eta errespetua, eta, aldi berean, Usurbilgo herriak ekimen honekiko erakutsi duen begirunea, enpatia, elkartasuna eta abegikortasuna ere. Eskerrik beroenak denoi, berriro ere usurbildarrok erakutsi baitugu gure eskuzabaltasuna mota honetako ekimenekiko eta presoen egoerarengatik dugun kezka.

Izan ere, oraindik ere kezkatzekoa da, euskal jendartearen gehiengo zabal baten eskariari entzungor eginez, Frantzia eta Espainiako gobernuek ezartzen duten espetxe politika krudel honen ondorioz, euskal presoek bizi duten egoera. Euskal jendarteak bakea eta bizikidetza eraiki nahi dituen garaiotan, euskal presoak, herrikide ditugun Olatz eta Patxi bezala, ehunka eta ehunka kilometrora sakabanatuta dituzte, senide eta lagunak astebururo astebururo milaka kilometro egitera behartuz; bereziki larria da preso gaixoek pairatzen duten egunerokoa, eta hauen askatasuna ukatuz iritsi diren epaiak, Ibon Fernandez Iradi lasartearrarena kasu… Horregatik, presoen oinarrizko giza eskubideak urratzen dituen politika kriminal hau ozen SALATU nahi dugu. Eta horregatik, Bilbon larunbat honetan Sarek deituta egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi dugu Usurbilgo EHBildutik.

Ez dugu dudarik presoen afera konpontzeko eta bakea lortzeko, euskal jendarteak egiten duen lana ezinbestekoa dela, eta horretan Kalera Kalera gisako ekimenek duten garrantzia. Gure indarretan sinestu behar dugu. Gai gara. Luhusuko atxiloketen harira izan ziren manifestazio eta ekimen jendetsu eta anitzek ahalbidetu zuten “bakearen artisauak” etxeratzea. Bidea hori dela argi dugu, eta kasu honetan ere, Espainia eta Frantziako estatuak mugiarazteko eta behingoz giza eskubideak eta legeak errespetatuz, gai honetan urrats finkoak emateko herri mobilizazioak dira giltza.

Gu gara giltzarriak, gutariko bakoitzaren ahalegin eta borondatea. Abenduan piztu dugun kandela ez dezagun itzali, eta bete ditzagun orain Bilboko kaleak. Entzun gaitzaten, espetxeak hustutzeko, kaleak bete behar ditugu. Larunbatean Bilbora!”

Usurbilgo Ernai

ernai111

“Usurbilgo gazteok salatzen dugu! Horregatik larunbatean Bilbon izango gara. Urtarrilaren 14an Bilbon izango gara, presoen eskubideen alde, konponbidearen eta askatasunaren alde”.

Abenduaren 28an Usurbilgo Kaleragunean Ernai eta Aitzina gazte erakundeetako 400 militanteek egindako agerraldian bat egin zuten Sare mugimenduak euskal presoen euskal herriratzea eskatzeko Bilbon deitua duen manifestazioarekin.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s