Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako finalera sailkatzeko saioan parte hartzeko deia

mus-2017

Martxan da Euskal Herriko Mus Federazioak antolatu duen Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa. Aurtengoan Anoetan (Gipuzkoa) jokatuko da final nazionala martxoaren 25ean eta aurretik,  otsailaren 25ean ospatuko dira herrialdeko sailkapen finalak. Usurbilen, Gipuzkoako finalera sailkatzeko saioa urtarrilaren 27an (ostirala) egingo da, Aitzaga Elkartean.

Aitzaga-banner

Parte hartzeko informazioa

  • Eguna: Urtarrilak 27, ostirala.
  • Izen ematea: 21:30-22:00 artean.
  • Txapelketaren hasiera ordua: 22:00.
  • Tokia: Aitzaga Elkartea.
  • Ordaindu beharrekoa: bikoteko 20 euro.
  • Laguntzaileak: Aitzaga Elkartea, Saizar Sagardotegia (afaria 2 lagunentzat), Aginaga Sagardotegia (afaria 2 lagunentzat) eta Bruño mariskoak (mariskoa).

a

Sariak

Gutxi gora behera Euskal Herri osoko 220 herritan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa. 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du.

  • Txapeldunak: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat. (*Karibera dena barne)
  • Txapeldun ordeak: Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia.(*Kanariar Uhartera)
  • Hirugarren bikote sailkatua: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • Laugarren bikote sailkatua: 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
  • 5.etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250€
  • 9.etik 16.era sailkaturiko bikoteentzat: 100€
  • Herrialdeko finaletan: txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak…
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.

DATAK eta EPEAK

Azaroa, abendua eta urtarrilean herrietako kanporaketak burutuko dira, 2017ko otsailaren 25ean zazpi herrialdetako kanporaketak jokatuko dira eta 2017ko martxoaren 25ean, final nazionala Gipuzkoako Anoeta herrian burutuko da.

ehmus.eus

www.ehmus.eus webgunean aurkitu daiteke herrietako informazio guztia bai eta txapelketan parte hartzeko behar den guztia. Txapelketaren antolakuntzan parte hartu nahi dutenek ere bertan aurkitu dituzte antolakuntzarako irizpide guztiak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s