Etxerat Elkarteak Sara Majarenas zein bere senideei elkartasun eta babes osoa adierazi die

Etxerat Elkarteak Valentziako gertakariaren inguruko informazioa eta balorazioa emateko premiazko prentsaurrekoa eman zuen astelehenean. Etxeratek bere sostengua, besarkadarik beroena eta elkartasun osoa adierazi die bai Sara Majarenas zein bere senideei.

Sara Majarenas euskal preso politikoaren alaba bi aldiz sastakatu zuen bizkarrean umearen aitak, preso sozial ohia. Bi urteko umea operatua izan da eta larri dago zainketa intentsiboetako unitatean. Gertaera hau salatzeko hainbat elkarretaratze egin dira Euskal Herrian eta baita Estatu mailan ere.

Umea Espainiako Estatuko hainbat kartzelatan bizi izan da bere amarekin. Orain, Picassenteko kartzelan bizi dira biak, baina asteburuak bere aitarekin igarotzen zituen. Igande goizean, gizonak bi labankada eman zizkion eta ondoren polizia-etxean aurkeztu zen, Benifaión duen etxean ustez alaba hil zuela aitortuz. Agenteen arabera gizona lasai agertu zen.

Udaltzaingoa eta Guardia Zibila gizonaren etxera hurbildu ziren anbulantziarekin batera. Agenteek blindaturiko atean zulo bat egitea lortu zuten eta umea odolez beteta aurkitu zuten barruan, baina kontziente. Anbulantzian Valentziako la Fe ospitalera eraman zuten. Medikuen arabera, labankadetako batek birika zulatu zion umeari. Majarenasen alaba bi aldiz operatu behar izan dute eta zainketa intentsiboetako unitatean dago.

Etxerat

“Saminez jaso dugu, banaketa prozesu baten baitan, mendekuak bultzatuta, indarkeria matxistaren beste kasu bat gertatu dela. Gizonezkoak, hiru urte bete gabe dituen bikotearen alaba hiltzen saiatu dela jakin genuen joan den igandean.

Bi labankada eman zizkion aitak bere alabari, poliziarengana bere burua aurkeztu aurretik. Zorionez, poliziek bizirik aurkitu zuten haurra eta larrialdiko bi ebakuntza egin ondoren, Valentziako Santa Fe Ospitaleko mediku taldeak haurra bizirik mantentzea lortu zuen. Momentu honetan Zaintza Intentsiboko Unitatean ospitaleratua jarraitzen du. Bere ama, euskal preso politikoa, Picassenteko espetxean dago, Valentzian, bere etxetik 540 kilometrotara.

Gure sostengua, besarkadarik beroena eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu, bai Sara Majarenas, haurraren amari eta bide batez, bere senidei. Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunak garen heinean, edozein arazo, edozein larrialdi suertatzen denean, dispertsioak eta urruntasunak preso eta iheslarien sufrimendua zeharo areagotzen dutela jakin badakigulako. Ez da zaila irudikatzea senideek pairatutako larritasuna, mina eta ezintasuna 600 kilometro hoiek zeharkatzean. Ez da zaila irudikatzea nola pairatzen den ziega barruan horrelako egoera lazgarri bat, etengabeko oztopo burokratiko konpontzen orduak eman beharra, egoera larri horretan bere alabaren ondoan egon beharrean.

Senide bezala, gure babesa, elkartasuna eta gure maitasun osoa zuzentzen diegu ama eta senidei eta, modu berean, gainontzeko hiritarrak bezala, indarkeria matxistaren guztiz kontrako jarrera adierazi nahi dugu; kasu honetan, ama kaltetzeko asmoarekin haurren gainean zuzentzen den indarkeria matxistaren kontrako oihua egiten dugu hain justu. Hain estrukturala, hain barneratua dagoen biolentzia horrek bide ematen die hainbat hedabidei, gertakarien larritasuna albo batera utzita, amaren izena lehenengo lerroan jartzeko eta ETAko kidea izateari kasu egiteko.

Maitasunez eta samurtasunez beteriko besarkada bidali nahi diogu Sararen alabari, gure borrokalari txiki-handiari. Animo maitia, zurekin beti!!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s