Donostiako egunaren ospakizunean garraio publikoko ordutegietan murrizketak eta aldaketak

frentes-de-tren-y-autobus_318-27579Urtarrilaren 19an eta 20an, Donostiako egunaren ospakizunak direla eta, Euskotrenek eta Lurraldebusek ordutegi bereziak jarriko dituzte. Euskotrenen kasuan hainbat murrizketa egongo dira langileek lan uzteak egingo dituztelako.

Euskotren

trena

Euskotreneko langileek hainbat lan uzte egin dituzte udazkenean eta oraindik gehiago egingo dituztela iragarri dute. Euskotrenek Eusko Jaurlaritzak finkatutako gutxieneko tren zerbitzuak bermatuko ditu Amarako eta Arasoko egoitzetako gidariek urtarrilaren 19 eta 20rako deitu dituzten lanuzteetarako. Lanuzte horiek urtarrilaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:00etatik 00:00etara eta hilaren 20an, ostirala, 24 orduz izango dira. Lanuzteek Lasarte-Hendaia eta Zumaia-Anara lineetan izango dute eragina.

urtarrilak 19, OSTEGUNA

Ordutegia lanegunetako ohikoa izango da, 19:00etatik 00:00etara bitarteko ordu tartean izan ezik. Tarte horretan Euskotrenek honako zerbitzuak eskainiko ditu

  • LASARTE-HENDAIA: 19:00, 19:30, 20:00, 20:30, 21:00, 21:30
  • HENDAIA-LASARTE: 19:03, 19:33, 20:03, 20:33, 21:33
  • AMARA-ALTZA: 19:52, 20:52, 21:52, 22:52, 23:24
  • ALTZA-AMARA: 20:05, 20:50, 21:05, 22:05
  • LASARTE-IRUN: 18:45
  • IRUN-AMARA: 19:52, 20:22
  • AMARA-HENDAIA: 23:12, 23:19, 23:37
  • HENDAIA-AMARA: 22:03, 22:33
  • ZUMAIA-AMARA: 19:00, 20:00, 21:00, 22:00, 22:30
  • AMARA-ZUMAIA: 18:50, 19:50, 20:50, 21:50
  • Usurbildik Donostiara: 19:24, 20:24, 21:24, 22:24, 22:54.
  • Donostiatik Usurbil aldera: 18:50, 19:50, 20:50, 21:50 (Usurbilen 19:04, 20:04, 21:04, 22:04).
  1. Kostako gutxieneko zerbitzuak
  2. Topoaren gutxieneko zerbitzuak

Egun berean, Euskotrenek  tren zerbitzu berezia eskainiko du Anoetan 21:15ean jokatuko den Real Sociedad – F.C.Barcelona  norgehiagoka dela eta. Tren horiek ohiko geltokietan geldituko dira.

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

  • Hendaia – ANOETA: 20:03, 20:33
  • Irun – ANOETA: 20:22
  • Altza- ANOETA: 20:50, 21:05
  • Lasarte – ANOETA: 20:15, 20:30
  • Amara – ANOETA: 20:52
  • 20:22an Irunetik irtengo den trena ez da Gaintxurizketan geldituko

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

  • ANOETA – Hendaia:  23:20, 23;25, 23:40
  • ANOETA- Altza: 22:55, 23:29
  • ANOETA – Lasarte: 23:19
  • ANOETA-Amara: 22:37, 23:07

Tren zerbitzu osoa Anoeta futbol-partida: klik

Urtarrilak 20, ostirala

Ordutegi berezia egun guztirako izango da eta zerbitzua indartu egingo da Haur Danborradarako joan-etorrientzako. Euskotrenek eskainiko duen trenen ordutegia ondorengo da:

  • LASARTE-HENDAIA:  7:00etatik 22:00etara orduro eta baita  6:30ean, 13:30ean, 13:45ean eta 14:30ean.
  • HENDAIA-LASARTE: 6:03tik 22:03ra orduro eta 7:33an, 9:33an eta 10:33an.
  • AMARA-ALTZA: 6:07an, 6:52tik  13:52ra eta 14:22tik 18:22ra orduro eta 19:52an, 20:52an eta 22:07an.
  • ALTZA-AMARA: 6:20an, 7:05etatik 14:05era, 14:35etik 18:35era orduro, eta 19:05etik 21:05etara orduro eta 22:20an.
  • AMARA-LASARTE: 6:13an.
  • AMARA-HENDAIA: 6:15ean.
  • ZUMAIA-AMARA:  6:00etatik  9:00etara eta 11:00etatik 22:00etara orduro.
  • AMARA-ZUMAIA: 5:50etik 9:50era eta 11:50etik 21:50era orduro.
  1. Kostako gutxieneko zerbitzuak
  2. Topoaren gutxieneko zerbitzuak
  3. Haur danborrada

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta baita, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenejgv twitter gunean ere.

Lurraldebus

busAldaketak autobus geralekuetan

Gipuzkoako tokiko festetan zerbitzu bereziak eskaini izan diren bezala, urtarrilaren 19ko eta 20ko gauetan, Donostiako festa dela eta, zerbitzu bereziak eskainiko dira Donostialdean eta Azpeitian eta Urola Erdiko eskualdean. Horrela, urtarrilaren 19ko gau osoan zehar zerbitzuak izango dira, eta orobat izango dira zerbitzuak urtarrilaren 20ko gauean 2:30etik 3:30era.

Urtarrilak 19 eta 20 autobus zerbitzuak: klik

Haur danborrada dela eta, Lurraldebusek zenbait aldaketa egingo ditu geralekuetan urtarrilaren 20an: Zumaia eta Donostia arteko ibilbidea egiten duten autobusek, Donostiara 10:00ak eta 15:00ak artean iristen direnak, San Martin kaletik sartuko dira Easo kalera, eta kale horretako autobus erreitik zirkulatuko dute Pio XII.a plazara iristeko, eta Bizkaia pasealekutik autobus geltokira iristeko. Bidaiariak uzteko geralekua Easo kaleko bidegurutzera aldatzen da, eta ez dira Askatasunaren hiribidetik pasatuko”.

INFORMAZIO GEHIAGO

Ordutegi horien edo Lurraldebuseko zerbitzuarekin loturiko edozein gairen inguruan kontsultaren bat egiteko, 900 300 340 telefonoa erabili dezakezue edo, bestela, www.lurraldebus.eus web-ean kontsultatu.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s