40 urte igaro dira eta geurea den ikurriñak merezi duen lekua dauka

Ikurriña

Debekatu egin zuten; ezkutuan gorde genuen urte luzez; Espainiako bandera zabaltzera eta gurtzera behartu gintuzten. 1977an ordea kalera atera ginen usurbildarrak ikurriña legeztatu zuten egunean. 40 urte igaro dira eta geurea den ikurriñak merezi duen lekua dauka. 1977ko urtarrilaren 19an ikurriña udaletxeko balkoian jartzea erabaki zen,  orduko udalbatzako kide ziren udal ordezkariek osoko bilkuran hartu zuten erabakia.

ikurrinalegala Andres Bruño (alkatea), Roke Arriola (idazkaria) eta zinegotziak Felix Aizpurua, Joxe Antonio Altuna, Joxe Aburuza, Jesus Urkiola, Felix Olasagasti, Joxe Manuel Matxain, Julian Pikabea. 

2013an ikurriñari omenaldia

Usurbilgo Udalak 2013ko maiatzaren 4an ikurriñari merezi duen omenaldia egin zion eta Joxe Martin Sagardia plazan jarritako mastatik zintzilik dago jada guztion ikurriña.

a

Usurbilgo EHBilduk biltzeko hitzordua jarria zuen dema plazan. Herritar ugari gerturatu zen hitzordura ikurriñak eskutan zeramatela. Trikitilariek girotutako kalejirak, dema plazatik udaletxeko plazarekin lotu zuen. 13:00ak alderako jende asko bildu zen udaletxe aurrea, 1977ko San Sebastian bezpera hartan bezala, ikurriñari merezitako omenaldia egitera. Larunbateko ekitaldian, 1977ko San Sebastian bezpera hartan, udaletxeko plazan, ikurriñaren legeztatzea zela eta, ongi etorria emateko Joxe Domingo Aizpuruak jarritako bertsoak berriz entzuteko aukera izan zen.

a

Legegintzaldi desberdinetan alkatetzan egondako hainbat ordezkari ere bildu ziren ekitaldian. Andres Bruño, gogor borrokatu ostean, 1977ko San Sebastian bezpera hartan osoko bilkura deitu, eta udalbatzak aho batez ikurriñaren aldeko mozioa onartu zenean, alkate zena. Martin Larrañaga, Joxe Antonio Altunaren ordezko alkate Agustin Lizaso, Xabier Mikel Errekondo eta 2013an zegoen alkatea, Mertxe Aizpurua. Guztien izenean, alkateok adosturiko adierazpena irakurri zuen Aizpuruak.

a

Ekitaldiko une nagusia udaletxeko arkupeetatik, belaunaldi desberdinetako herritarrek ikurriña handia plazara ateratakoan heldu zen. Plazako sarrera ondoan,  zegoen masta ondorainoko bidea egin zuten. Bertan, ikurriña sokari ondo heldu, eta bertaratutakoen txalo artean zintzilikatu zuten ikurriña. Dantzarien agurra jaso zuen ikurriñak, eta ondoren, Kantu Taldekoek girotu eta herritarrekin batera hainbat abesti  kantatu zituzten, ekitaldiari amaiera emanez.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s