Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko euskal presoen alaba Valentziako erietxean jaio da

euskal_presoak_euskal_herrira

Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak jakinarazi du Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko euskal presoek alaba bat izan dutela: “Xua du izena eta dena ondo joan da. Urtarrilaren 19an, goizeko 7.00ak aldera jaio da Valentziako erietxean. Olatz Picassenteko espetxean, amen moduloan zegoen abenduaren 18tik eta azken egunak oso gogorrak izan dira Sara Majarenasen alaba Izarri gertatutako jazoera tamalgarriaren ondorioz”.

Patxi Uranga Foncalenteko espetxean dago preso eta oraindik ez daki noiz eramango duten alaba ezagutzera. Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak adierazi du Xua jaio den egun berean Patxiren aitona zendu dela: “Gauzak nola diren, bere alaba jaiotako egun berean Patxi oriotarrak bere aitona galdu du”.

Xuari ongi-etorria

Datorren ostiralean (urtarrilak 27), ohiko elkarretaratzean argazki bat egingo dute Xuari ongi-etorria opatzeko. Elkarretaratzea iluntzeko 20.00tan egingo da, Mikel Laboa plazan.

u27

One response to “Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko euskal presoen alaba Valentziako erietxean jaio da

  1. Pingback-a: Olatz eta Patxiren Orioko lagunak: “Haur jaio berri bat preso?” | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s