SARE herritarrak deituta larunbatean Donostiako Alderdi Ederren elkarretaratzea egingo da

sare

SARE herritarrak, Picassent-eko espetxean urrundua dagoen Sara Majarenas euskal presoaren alabak pairatutako gertaera larriaren aurrean, indarrean dauden eskubide urraketekin amaitu beharraren garrantzia adierazi du. Hori salatu asmoz, elkarretaratzea deitu du larunbat honetarako (urtarrilak 21) Donostiako Alderdi Ederren, Udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:00etan.

SARE: “Milaka eta milaka lagunek Bilboko kaleetan euskal presoen eskubide urraketekin amaitu behar dela eskatzetik 48 ordu igaro ez diren honetan, IZAR haurrak, SARA MAJARENAS euskal presoaren alabak, jasandako erailketa matxista saiakerak, gogorarazten digu, larunbatean erakutsi gisara, euskal jendarteak aktibaturik jarraitzearen beharra, eta espainiar gobernutik ezartzen den giza eskubideen urraketa sistematikoa amaitzeko eskatzearen beharra. Preso diren pertsonen eskubideen aurka, beraien legeei eta nazioarteko araudiei muzin egiten dieten horiek salatzen ditugu”.

Sinaduren bilketa

Change.org plataformaren bidez sinadurak biltzen hasi dira Sara Majarenas euskal presoa askatzeko eskatuz. Eskaeran nabarmentzen denez, Majarenasek jada bete ditu kondenaren hiru laurdenak.

Sinadura emateko: www.change.org/p/instituciones-penitenciarias-libertad-inmediata-para-sara-majarenas-madre-de-la-niña-agredida-por-su-padre-en-valencia

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s