Amarako eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzetako makinariek lan uzteak egingo dituzte aste honetan

trenaDonostiako Amarako eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzetako makinariek lan uzteak iragarri dituzte aste honetarako: urtarrilaren  24ko (asteartea) eta 26ko (osteguna). Beraz, Eusko Jaurlaritzak ezarritako trenen gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu, 6:25etik 8:35era eta 17:25etik 19:35era, Lasarte Oria-Hendaia eta Zumaia-Amara lineatan.

Ordutegia lanegunetako ohikoa izango da, aurretiaz aipatutako, lan uzte deialdiagatik ukitutako ordutegi tarteetan izan ezik, izan ere Lasarte/Oria-Hendaia eta Zumaia-Amara lineatan Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak ondorengo hauek izango dira:

  • LASARTE/ORIA-HENDAIA: 6:30, 7:30, 8:30 / 17:00, 17:30, 18:30, 19:30
  • HENDAIA-LASARTE/ORIA: 6:03, 7:03, 8:03, 8:33 / 17:03, 18:03, 19:03, 19:33
  • LASARTE/ORIA-IRUN: 6:15, 8:45
  • IRUN-LASARTE/ORIA: 6:22 / 17:22
  • AMARA-ALTZA: 6:22, 7:22, 8:22, 8:37, 8:52 / 17:07, 17:22, 18:22, 19:22, 19:37
  • ALTZA-AMARA: 7:05, 8:05, 8:35,  8:50 / 18:05, 19:05, 19:35, 19:50, 20:05
  • ZUMAIA-AMARA: 6:00, 7:00, 8:00, 9:00, 9:30 /17:30, 18:00, 19:00, 20:00, 20:30
  • AMARA-ZUMAIA: 6:20,  6:50, 7:50, 8:50, 9:20 / 17:20,  17:50, 18:50 , 19:50, 20:20, 20:50
  1. Kostako ordutegia bereziak
  2. Lasarte-Hendaiako ordutegi bereziak
  3. Hendaia-Lasarteko orditegi bereziak

Lanuzte partzial gehiago

Lanuzte partzial gehiago deituta daude ondorengo egunetan:

  • Urtarrilak 28, larunbata (Lasarte Oria-Hendaia linean bakarrik).
  • Urtarrilak 30, astelehena.
  • Otsailak 1, 3, 7, 9, 11 (Lasarte Oria-Hendaia linean bakarrik), 13, 15, 17, 21, 23, 25 eta 27.

Udazkenaz geroztik lan uzte partzialak

Udazkenaz geroztik lan uzte partzialak egiten ari dira Amara eta Arasoko Euskotreneko lan-egoitzeko langileak: “Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari gara eta zerbitzuen maiztasuna eta kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea. Uztailetik, zuzendaritzak ez du gurekin negoziatzera eseri nahi. Agian, zure babesarekin kasu gehiago egingo digute. Erabili zure eskubideak geltokietan, Eusko Jaurlaritzaren erreklamazio orriak eskatuz”.

Informazio gehiago

Euskotrenek www.euskotren.eus web orrialdean egun horietan eskainiko diren gutxieneko zerbitzuak argitaratuko ditu. Horrez gain informazioa eskainiko du geltokietan, geralekuetan, 902 543 210 telefono zenbakian eta twitter gunean (@euskotrenejgv).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s