Usurbilgo Gaztetxeak antolatuta urtarrilaren 29an haurrentzako Lehen Xake Txapelketa hasiko da

ajedreza1

Usurbilgo Gaztetxeak 12 urtetik beherako haurrei zuzenduriko Lehen Xake txapelketa antolatu du. Txapelketa hiru saioatan burutuko da, lehendabizikoa urtarrilaren 29an (igandea), bigarrengoa otsailaren 5ean (igandea) eta azkena otsailaren 12an (igandea). Guztiak Usurbilgo Gaztetxean burutuko dira (hotz handia egingo balu, Udarregi Ikastolako jangelan), arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Usurbilgo Gaztetxea: “12 urtetik beherako haurrei zuzenduriko txapelketa, non xake txapelketa jolastuko den aretoaz gain, tokia badago umeek saskibaloian edota beste edozertan jolas dezaten, jakina baita garuna astintzeaz gain, gorputza ere astindu behar dela. Txapelketan 20 minutu izango ditu haur bakoitzak bere partida jolasteko, eta 2 edo 3 partida jolastuko dira igandero, parte hartzaile kopuruaren arabera. Bertan antolatzen den lehen txapelketa izango denez, komenigarria da aldez aurretik abixatzea xake txapelketen arauetaz. Isiltasun osoa guztiz beharrezkoa da jolasteko, eta oso zorrotzak dira jokabide zakarrekin”.

ajedreza2

Oharra

Ekimenean parte hartzeko xake klaseetara joatea ez da ezinbestekoa izango, aldiz antolatzaileek  xakearen arauak ondo ezagutzea guztiz beharrezkoa dela adierazi dute.

Izen ematea

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: 658 997 828 (Erik) edo erikjuez@gmail.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s