Udalak urtarrilaren 26an “Usurbil 0.0” egitasmorako herritarren ekarpenak biltzeko lan saioa antolatu du

usurbil-0-0

Usurbilgo Udalak ostegun honetan (urtarrilak 26)  “Usurbil 0.0” hondakinen kudeaketa eredu propioa izateko ibilbide orrirako herritarren ekarpenak biltzeko lan saioa antolatu du. Saioa Potxoenean egingo da eta  bi orduko iraupena izango du, 18:00tatik 20:00etara. Udalak “Usurbil 0.0” hondakinen kudeaketa programari eginiko ekarpen, iritzi eta hobekuntzak jaso nahiko ditu.

usurbil-zero-zero1Abenduaren 22an Udalak zenbait aditurekin babesarekin, erreferentziazkoa eta egingarria izan nahi duen bide-orria aurkeztu zuen: “Usurbil 0.0”. Erabili eta bota oinarri duen ekonomia lineal batetik, hondakinak lehengai bihurtzen diren ekonomia zirkular baterantz iristea da helburua: “2008. urtean hondakinak era arduratsuagoan kudeatzeko aitzindaritza hartu zenetik, Usurbilek hainbat aurrerapauso eman ditu norabide horretan. Bederatzi urteren ondoren, usurbildarrek argi eta garbi helarazitako mezua jasoz, Usurbilgo Udalak bere hondakinen kudeaketa integrala garatu dezakeen aztertuko du programa baten bitartez”.

Orain hasi eta martxora bitarte, herritar, eragile eta adituen ekarpenekin ondu nahi da prozesu baten hasierako dokumentua. Martxoaren 16an aurkeztuko dituzte ordura arte eginiko lanketaren behin betiko ondorioak. 2023. urtera begirako helburuak finkatzen ditu.

lorgarritzat diren zeroak

  • Zero hondakin birziklagarri gaika bildu gabe: Ez dadila birziklagarria den ezer ondo jaso gabe gelditu.
  • Zero hondakin birziklagarri aprobetxatu gabe: Ez dadila xahutu materialki birziklagarria den ezer.
  • Zero hondakin biodegradagarri zabortegian.
  • Zero  hondakin desmaterializatu edo erraustu.
  • Zero  hondakin ekonomia zirkularretik at.
  • Zero  defizit zerbitzuan.

Oinarrizko ezaugarriak

  • Herritarrak ahalduntzea.
  • Eginkizun eta arduraren dimentsio kolektiboa indartzea.
  • Ingurumena eta osasuna lehenestea.
  • Azpiegitura makro eta erraldoien ordez, azpiegitura doitu eta eskalagarriak sortzea. Tokiko konponbideak arazo globalei.

2023rako helburuak

  • Usurbilgo hiri hondakinen sorrera %10 murriztea.
  • Usurbilen sorturiko biohondakina herrian konpostatu eta erabiltzea (700 tona biohondakin inguru).
  • Hiri hondakinen %90a gaika biltzea.
  • Zabortegian isurtzen diren hondakinak inerteak eta gehienez ere %5 material biodegradagarri izatea.
  • Hiri hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzuaren defizita 0 izatea.

Parte hartuko duten agenteak

Arg.: Noaua!

  • Ramon Plana Gonzalez-Sierra: Biologian doktorea eta  hondakin organikoen tratamenduetan aditua.
  • Ignasi Puig Ventosa: ‘Ent’ ingurumen aholkularitzako proiektuen koordinatzailea.
  • Joan Marc Simón: Zero Waste Europe erakundeko zuzendaria.
  • Gorka Bueno / Ainhoa Iraola / Dani Zuazagoitia: EHU-ko Ingenieritza Eskolako ordezkariak.
  • Olaia Mendoza: Birzitek enpresako ordezkaria

Informazio gehiago eta dokumentoa eskuratzeko: www.usurbil.eus/usurbil-0.0

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s