Udarregi Ikastolak urtarrilaren 28an “Ate irekien eguna” ospatuko du

udarregi-logoUdarregi Ikastolak urtarrilaren 28an (larunbata) Ate irekien eguna ospatuko du. Ekimena goizeko 10:30etik 13:00a bitartean izango da, eraikin berriko jangelan. Herritarrak animatzen dituzte ikastolara gerturatu daitezen.

aurrematrikulatzeko epea (3-16)

udarregi

Datorren astean berriz, urtarrilaren 30etik otsailaren 10era (biak barne), 2017-2018 ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasle berriak aurrematrikulatzeko epea zabalduko da.

  • Matrikulatzeko epea: Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era (biak barne)
  • Matrikulatzeko ordutegia: Aldez aurretik Ikastolara deituz, ordua adosteko (943 361 216, 3 urtetik 16 urtera)
  • Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agirien fotokopiak: Udaleko bizikidetza-ziurtagiria, familia-liburua, gurasoen NAN, Gizarte Asegurantzako txartela eta kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak)

Udarregi ikastolak zer eskaintzen du?

  • 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
  • Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgilduz.
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
  • KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean 2017ko urtarriletik aurrera beste 51 ikastolekin batera.
  • Irakaskuntza Eleanitza: D eredua, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania Lehen Hezkuntzaren 3. mailatik aurrera, eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Hizkuntzetarako irakasle espezialistak.
  • Orientazio Departamendua: tutoretza eta banakako orientazioa. Orientazioa gurasoentzat.
  • Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.
  • Informazio eta Komunikazio-Teknologiak: Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.
  • Garraio zerbitzua.
  • Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatuak eta osatuak.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, xakea.
  • Ikasleen Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara.

Aurreko guztiaren euskarri gisa

  • 49 urteko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun EFQM Kalitatearen Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s