Olatz Lasagabaster presoaren ama egoera larrian ospitaleratu dute Valentzian, bera bisitatzen zegoela

etxeratEtxerat Elkarteak jakinarazita Olatz Lasagabaster euskal preso usurbildarraren ama Mari Carmen Anza, Valentziako ospitalean ingresatua dago joan den urtarrilaren 20tik. Ama izan berri den Olatz alaba eta jaio berri den biloba bisitatzeko asmoz abiatu zen Valentziara Mari Carmen. Etxerat-ek jakinarazi duenez, larri dago, baina osatzen ari da.

Olatz erditu berri ospitaleratua zegoela, Mari Carmen bisita egiten ari zenean gaizki sentitu eta berehala ospitaleratu egin zuten, biriketako mina dela eta.

Etxerta Elkartea

“Preso politiko eta senide eta lagunen aurkako presioa areagotzeko tresna bezala erabiltzen duten salbuezpeneko kartzela politikak, kasu honetan, Olatz Lasagabaster eta bere senitartekoengan duen eragina eta sufrimendua salatu nahi dugu ozen. Bere etxetik 600 kilometrotara dago Olatz, eta alaba, bere inguru afektibo eta familiarretik urrun izango da. Preso dagoen haurraren aitak oraindik ez du alaba ezagutzen.

Mari Carmen Valentziara bidaiatzera behartuta dago. Bere alaba bisitatzera eta iloba ezagutzera abiatu zen, errepidea elurrez beteta zegoelarik, oso bidai korapilatsua eginez. Orain, Mari Carmen ospitalean dagoela, berarekin egoteko eta medikuekin hitz egiteko, senideek, berriro ere, urruntasunak ondorioztatzen dituen zailtasunak gainditu beharko dituzte.

Etxeraten iritziz, hau guztia ez da Olatz Lasagabasterrek pairatzen duen kartzelaratzearen ondorioa, kartzela politikak euskal preso politiko eta haien senide eta lagunen kalterako, zigor erantsi gisa aplikatzen duen presoen urruntasunaren eraginarengatik baizik. Eta horren ardura zuzena, Espainiar Gobernuari dagokio”.

Deialdiak

Urtarrilak 27, ostirala

  • u2720:00 Usurbilen Nahi Dituguk deituta elkarretaratzea Mikel Laboa plazan. Ohikoa den moduan euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da. Bereziki Mari Carmenen egoeraren berri emango da eta dispertsioak euskal preso eta euren senideengan sortzen duen sufrimendua salatuko da. Era berean argazki bat ateraka da Xuari (Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangaren alaba jaioberria) ongi-etorria opatzeko. Urtarrilaren 19an, goizeko 7.00ak aldera jaio zen Xua, Valentziako erietxean. Olatz Picassenteko espetxean, amen moduloan zegoen abenduaren 18tik eta azken egunak oso gogorrak izan ziren Sara Majarenasen alaba Izarri gertatutako jazoera tamalgarriaren ondorioz.

Urtarrilak 31, asteartea

  • 18:00 Osoko ohiko bilkura Usurbilgo Udalaren udalbatza aretoan. Olatz Lasagabaster Euskal Herriratzea eskatzeko mozioa aurkeztu eta bozkatuko da.

Informazio gehiago

One response to “Olatz Lasagabaster presoaren ama egoera larrian ospitaleratu dute Valentzian, bera bisitatzen zegoela

  1. Pingback-a: Olatz eta Patxiren Orioko lagunak: “Haur jaio berri bat preso?” | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s