Ostiralean, 16:00etatik aurrera, Argia Sariak banatuko dira Usurbilgo Atxega Jauregian

argia

Ostiral honetan (urtarrilak 27) Argia Sarien 28. edizioa (euskarazko komunikazioren sariak) ospatuko da Usurbilgo Atxega Jatetxean. Sari banaketa bazkalostean egingo da, 16:00ak aldera. Ekimen honetan euskarazko komunikazioan nabarmendutako ikus-entzunezkoa, irratia, prentsa-idatzia, internet eta sustapen-ekintza saritzen dira urtero: “Argiako lantaldeak egoki ikusten duenean, halaber, merezimenduzko saria ere ematen dio euskal kulturan nabarmendu den pertsona edo proiektuari. Aurtengo sariak erabakita daude dagoeneko. Argiako erredakzioan aipatzen denez, gero eta zailagoa da saridunak hautatzea, batez ere gero eta proiektu eta pertsona gehiago daudelako saritzeko modukoak. Argiakoen begirada panoramikoagoa eta sakonagoa egiteko, aurten sarien hautaketarako laguntza eskatu diegu irakurleei eta dozenaka proposamen iritsi zaizkigu”.

#ArgiaSariak

Euskal kultura eta euskal gizarteko ehundik gora lagun bilduko dira bertan eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira Argiaren wegunean. Sare sozialetan ere izango du presentzia. Twitterren #ArgiaSariak traolaren bidez egingo da ekitaldiaren jarraipena.

Iazko sarituak

Iazko sarituak honakoak izan ziren: Joxerra Senar (prentsa), Azpitituluak.com (Internet), Goiz Berri (irratia), Gure Bazka (ikus-entzunezkoak), Gora Gasteiz! (sustapen ekintza) eta Loreak filma (merezimenduzkoa). Sarien jarraipenerako #ArgiaSariak traola erabiltzea proposatzen dugu.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s