Igandean Usurbilgo Udalak eta Irisasi BTTk Amador Granados txirrindularia omenduko dute

amador-granados1

Urtarrilaren 29an (igandea), Amador Granados txirrindulari usurbildarrari omenaldia egingo diote Usurbilgo Udalak eta Irisasi BTT Hotzak Akabatzen lasterketaren antolatzaileek. Amadorrek Rio de Janeiroko 2016ko Paraolinpiar Jokoetan brontzezko domina lortzeaz gain, nazioarteko hainbat txapelketa zein domina irabazi ditu usurbildarrak. Omenaldia frontoian egingo da, eguerdiko 12:30ean.

2016ko Gipuzkoarren Kirolak Saria

amador-granadosGipuzkoako Foru Aldundiak abenduaren 14an Irungo Ficoban ospaturiko Gipuzkoako Kirol Ekitaldian, 2016. urtean zehar eremu honetan nabarmendu diren herritarrak saritu zituen. Gipuzkoarren Kirolak Saria Amador Granados Alkorta usurbildarrari eman zioten. Bera izan zen, sare sozialen bidez babes gehien jaso zuen hautagaitza.

Gipuzkoako Foru Aldundiak  2016ko Rioko Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoetan parte hartu zuten 160 kirolari gipuzkoarrak omendu zituen. Amadorrek brontzea eskuratu zuen pistako txirrindularitzako taldearekin bere hirugarren Paralinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, 50”664-ko denbora eginez. Ez zen jasotzen zuen lehen domina, 2008an diploma lortu zuen Pekingo Jokoetan eta Atenasekoetan, 2004. urtean, hamargarren postua lortu zuen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s