Otsailaren 4an Hondarribian erraustegiaren aurka egingo den manifestaziora joateko deia

o4

Otsailaren 4an (larunbata) Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Txingudi Bizirik manifestazioa antolatu dute Hondarribian “Errausketarik ez Txingudin ez Zubietan” lemapean. Manifestazioa eguerdiko 12:30ean hasiko da Hondarribiako Butroi pasealeku (Muela) amaieratik.

Autobusa Usurbildik

Usurbilgo Errausketaren Aurkako Taldeak eta Zubieta Lantzenek  autobusa antolatu dute Hodarribiara joateko.  Autobusa 11:30ean abiatuko da Oiardo Kiroldegi aurretik. Itzulera, manifestazioa bukatu eta berehala, 13:30-14:00 inguruan. Autobusean izena emateko Txiriboga eta Aitzaga tabernetan edo zubietalantzen@gmail.com helbidean otsailaren 2ra arte.

o4-1

Errausketaren Aurkako Mugimendua

“Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta orain dela 12 urte Txingudin eraiki nahi zuten erraustegiaren aurka borroka egin zuten herritarrek manifestazio baterako deia egin dute otsailaren 4an Hondarribiako Butron pasealekutik (Muela) eguerdiko 12:30ean abiatuta.

Deitzaileek ekitaldi honen bidez Gipuzkoako eta batez ere Txingudiko biztanleek izan zuten eta gaur egun duten erraustegiaren aurkako jarrera argi geratzea dute helburu; garai hartan Txingudiko erraustegia atzera bota zen bezala, gaur egun Zubietakoa atzera botatzeko egin nahi dute Gipuzkoako agintarien aurrean. Dei berezia egin nahi zaie urte hauetan guztietan erraustegiaren aurkako herri desberdinetan borroka gogorra egin duten taldeei: Arritzeta, Landarbaso, Ereñotzu, Hernani, Zubieta, Usurbil, Lasarte-Oria,… Baita ere gonbitea luzatzen zaie gaur egun zabortegien aurka ari diren goierritarrei: Ormaiztegi, Mutiloa, Gabiria. Borroka berdinean gaude eta elkar lagundu behar dugu.

Bide batez, mobilizazio honen bidez Hondarribia eta Irungo Udalei hondakinen gaikako bilketan pauso eraginkorrak berehala eskatuko zaie, ulertzen oso zaila baita Txingudin pertsona bakoitzak urtean 300 kilo hondakin zabortegira bidaltzen dituen bitartean, Debagoienan 80 kilo eta Tolosaldean 100 kilo bideratzen dituztela. Garbi dago Gipuzkoako herri batzuetan hondakinen gaikako bilketa txukuna egiten ari direla, baina herri handienetako batzutan, Hondarribia eta Irun tartean, ezer gutxi egin dela oraingoz. Europako legeek agintzen digutenez, 2020an derrigorrezkoa izango da materia organikoa (gure hondakinen erdia) berezita biltzea eta beharrezkoa da lehenbailehen gure herrietan gaikako bilketa hobetzea, Gipuzkoako herri askotan egiten ari direna eredu hartuz.

Etxeko lanak denok ondo egiten ditugunean, Gipuzkoan urtean sortze diren 155.000 tona errefus, 50.000 tona bihurtuko dira. Hau tratatzeko 200.000 tona erretzeko gaitasuna duen eta 1.000 milioi baino gehiago kostako zaigun erraustegia eraikitzea burugabekeria da. Badira eta mahai gainean daude errefusa tratatzeko modu osasungarriagoak eta merkeagoak”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s