Igandean Erabakitzeko Eskubidea eta maiatzaren 7ko Herri Galdeketa babesteko argazki erraldoia

herritzartu

Herritzartu Usurbil Elkarteak otsailaren 5ean (igandea),  maiatzaren 7an egingo den galdeketari babesa adierazteko argazki erraldoia aterako du Dema plazan, 13:00etan. Eguraldi txarra egiten badu frontoian aterako da argazkia: “Hurrengo data garrantzitsua otsailak 5 dugu; guztiok zaudete gonbidatuta Dema Plazan egingo den argazki erraldoira! Herritarron garaia da. Animatu eta parte hartu ezazu! Usurbilgo Herriak Hitza Hartu, erabakitze eskubidearen alde”.

Atxikimendu kanpaina

Miatzaren 7an erabakitze eskubidearen inguruan ospatuko den galdeketa antolatzen ari den Herritzartu elkarteak dagoeneko 500 herritarren babesa eskuratu du sinaduren bidez. Norbanakoez gain, herriko talde, elkarte eta eragile desberdinek eman dute babesa: “Banakako herritarren sinadurak biltzeaz gain, herriko eragile ezberdinekin biltzen hasi gara eta asko dira dagoeneko beren babesa agertu digutenak; Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu…”.

Sinadura gehiago biltzera doaz eta horretarako larunbatean mahaia jarriko dute frontoi inguruan. Aurretik ordea, 12:00etan batzar irekia egingo da Potxoenean.

Selfie kanpaina

herritzartu1

Maiatzaren 7ko galdeketari babesa adierazteko selfiak ateratzen dabil Herritzartu taldea. Dagoeneko batzuk sarean jarri dituzte ikusgai. Ez dago sinaduren mahairi itxaron beharrik, whatsappez bidali daitezke edozein momentuan 634 445 512 telefono zenbakira.

Datozen ekimenak

Otsailak 4, larunbata 

  • 12:00 Batzar irekia Potxoenean.
  • Arratsaldean, manifestuari atxikimendua emateko mahaia frontoi inguruan.

Otsailak 5, igandea

  • 13:00 Argazki erraldoia Dema plazan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s