Olatz eta Patxiren Orioko lagunak: “Haur jaio berri bat preso?”

orio-karkaraArg.: Karkara

Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoen Orioko lagunek gutun bat kaleratu dute Orioko Karkara hilabetekarian. Bertan Olatz, Patxik eta beraien senideek pairatzen duten sufrimendua salatu dute: “Dispertsioak senide zein lagunei trabak jarri eta presoen kontra ingeniaritza emozional krudela egitea errazten du”.

Urtarrilaren 19an Olatz eta Patxiren Xua alaba jaio zen. Mari Karmen, Olatzen ama, Xua biloba jaioberria ezagutzera joan eta gaizki sentitu ostean, Valentzian ospitaleratu zutela jakinarazi zuten.Olat Era berean Patxi Uranga Alacanteko espetxean dago eta oraindik ez du bere alaba Xua ezagutzeko aukerarik izan.

Informazio gehiago

Orioko lagunen gutuna

Haur jaio berri bat preso?

“Euskal preso politiko izan eta guraso izatearen eskubidea bermatua omen dago. Duela gutxi haurra izan duten bi euskal preso politikoren kasua da, aurreko egunetan entzun diren beste hainbat kasuren jarraipena. Etxetik 700 kilometro baino gehiagora dagoen bikoteak duela hamar hilabete izan zuen haurdunaldiaren notizia zoragarria. Kartzelako bizi baldintza gogorretan egin diote gurasoek aurre haurdunaldiak sortzen dituen egoera guztiei. Astero kristal batek banatutako komunikazioa hilean behin duten elkar besarkatzeko aukerak xamurtzen du. Guraso izan den bikoteak badaki zein beharrezkoa den elkarren arteko maitasuna ume bat sortzeko eta hazteko prozesuan.

Hilabeteak aurrera doazen bezela ilusio zein kezkek gora egiten dute. Kartzelako zuzendaritzak ama azaroa aldera umea izateko baldintza egokiak dituen kartzela batetara eramango zutela esan arren, zazpigarren hilabetea igarota oraindik trasladoaren berririk ez. Egoera honek guraso berrien zein inguruko senide eta lagunen beldurrak handitzen ditu. Zer gertatuko litzateke umea kalkulatutako eguna baino lehenago jaioko balitz horretarako prestatua ez dagoen kartzela batean? Bestalde, preso dagoen bikoteak ezin jakin noiz izango den haurra jaio aurretik egongo diren azken aldia, astero elkarri animoak eman eta agian haurra izan aurretik elkarrekin egongo diren azken momentua izango ote den zalantzarekin bizi dira. Haurdun dagoen bikotearen emozioekin horrela jokatzea oso krudela da.

Egoera salagarri honen aurrean zigortua dagoen bikoteak ez du kexatzeko aukera handirik, euren kide askori gertatu izan zaien bezala, kexatzeak isolamendua bezalako zigorrak dakartza. Garestiegia da protesta egitea.

Gizakia egoera gogorrenetan ere moldatzen denaren beste adibide bat dugu parez pare. Gorabehera hauek guztien erdian iritsi da erditzeko garaia. Ama Valentziako Picassent kartzelara eraman dute aita berrehun kilometro hegoaldera dagoen kartzelan mantenduz. Aitak ere haurra jaiotzeko momentuan gertu egoteko eskubidea ba omen du! Haurra jaio da. Lerro hauek idazteko garaian jaioberriak hamar egunetik gora ditu eta aita ez dute kartzelaz mugitu. Oraindik ez du bere alaba ezagutzen. Ez du geroztik ama ikusteko aukerarik izan.

Urtarrilaren erdi aldera beste eremu geografikoetan ohikoa dena gertatu da Mediterraneo inguruan aurten. Azken hamarkadetan ikusi gabeko elurte batek zuritu ditu bazterrak. Errepideetan nahiz eguneroko bizitzan zailtasunak bertako biztanleentzat. Eta zer esanik ez umea izango duen bikotearen familiarentzat. Etxetik Valentziara egin beharreko bidaiak berez dituen arriskuak handitu egin dira kasu honetan. Egoera honek sortzen duen kezkak, urduritasunak zein beldurrak ekidin zitezkeen horretarako borondate politikoa izango balitz.

Kartzelan umea izatearen berezko zailtasunak handitu egiten ditu dispertsioak. Umea koxkortzen ari den bezala kartzelaz kanpoko mundua ezagutzeko beharra du. Ezinbestekoa da pertsonaren garapen egokia izateko haurrak lau paretetatik kanpora dagoena ezagutzea. Horretarako umea maitatuko duen familiako kide edo lagunen batek Valentziarainoko bidaia egin beharra dauka bertan bizitzeko aukerarik ez badu behintzat. Zaintza lan honek sortzen dituen arrisku, gastu zein arazo guztiak ere ekidin daitezke.

Lerro hauetan labur azaldutako egoera salatu nahi dugu. Dispertsioak senide zein lagunei trabak jarri eta presoen kontra ingeniaritza emozional krudela egitea errazten du. Bizi dugun egoera politikoari dagokion humanismoa da eskatzen dugun gauza bakarra. Preso daudenek ere berezkoak dituzten giza eskubideak bermatuak izan daitezela eta askea den haur jaio berria dagozkion eskubideen jabe izan dadila bizitzaren lehenengo momentutik”.

www.karkara.eus

One response to “Olatz eta Patxiren Orioko lagunak: “Haur jaio berri bat preso?”

  1. Pingback-a: Mari Carmen Anza urtarrilaren 20tik Valentziako ospitaleko ZIUko zainketa gunean jarraitzen du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s