Otsailaren 11tik aurrera “Sagarrondotik sagardora” ikastaro praktikoa Usurbilen

sagarrondoa-ikastaroa

Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak datorren hilabeteetarako ikastaro praktikoa antolatu du, 2017ko Sagarrondotik sagardora ekimenaren baitan. Helburua sagarrondoen neguko eta udako kimaketa ezagutzea da. Ongarritzea, eta izurrite eta gaixotasunen jarraipena egitea. Sagarraren heldutasuna neurtu eta bilketa planifikatzea. Txertaketa desberdinak ere landuko dira, eta baita etxean sagardoa egiteko.

Ikastaroa

  • Noiztik nora: Otsailaren 11tik irailaren 9ra (larunbatak)
  • Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara.
  • Lekua: Usurbilgo Potxoenea Kultur Etxean.
  • Ikastaro osoaren preziao: 96€ (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan).
  • Egun solteetan izena emateko aukera badago. Alkartasuna Kooperatibarekin jarri beha da harremanetan: 943 361 114, alkartasuna@usurbil.com edo  www.alkartasuna.eus

egutegia

  • Otsailak 11, larunbata: Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa Aitor Etxeandiaren eskutik.
  • Martxoak 4, larunbata: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak Aitor Etxeandiaren eskutik.
  • Martxoak 11, larunbata: Frutu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa Josu Osaren eskutik.
  • Apirilak 1, larunbata: Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua Egoitz Zapiainen eta Jakoba Errekondoren eskutik.
  • Apirilak 22, larunbata: Ilargia eta egutegi biodinamikoa Xabier Akizuren eskutik.
  • Ekainak 3, larunbata: Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak Aitor Etxeandiaren eskutik.
  • Uztailak 15, larunbata: Fritu arbolen udako edo begiko txertaketa Josu Osaren eskutik.
  • Irailak 9, larunbata: Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainen eskutik.

Oharra

  • Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s