Independentistak sareak bat egiten du igandean Gure Esku Dagok egingo dituen mobilizazioekin

independentistak

Indepedendetistak sareak jakinarazi du bat egiten duela Gure Esku Dago ekimenak, Kataluniako Auzitegi Nagusian hainbat ordezkari politikoren aurka hasiko den epaiketaren aurrean, datorren iganderako egin duen mobilizazio deialdiarekin. Datorren igandean, otsailaren 5ean, eguerdiko 12.00etan, Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizen egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen dituzte euskal herritar guztiak.

gureeskudagoGure Esku Dago-ren agerraldia Gasteizen

  • Bilbo: Arriagan, 12:00etan
  • Donostia: Bulebarrean, 12:00etan
  • Gazteiz: Ama Zuriaren plaza, 12:00etan
  • Iruñea: Udaletxe plaza, 12:00etan

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kataluniako galdeketa bertan behera utzi ondoren, desobedientzia eta prebarikazioa egotzi zien auzipetuei. Espainiako Fiskaltzak hamar urteko inhabilitazioa eskatu du Artur Masen Generalitateko presidente ohiarentzat, eta bederatzina urtekoa Joana Ortega Generalitateko presidenteorde ohiarentzat eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilari ohiarentzat.

“Errepublika katalana aldarrikatzeko urrats erabakiorrak egiten ari dira Katalunian. Horrexegatik, Estatu espainiarra mehatxu eta erasoak gogortu eta aurpegirik antidemokratikoena erakusten ari da. Herri katalanari inoiz baino indartsuago gure elkartasuna eta konplizitatea erakusteko garaia da, zabaltzen ari den bidetik egin beharko duelako, berandu baino lehen, Euskal Herriak ere bere independentziarako bidaia”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s