Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Xua Euskal Herriratzea eskatzen duen mozioa onartu da

ehbilduusurbil

Pasa den asteartean (urtarrilak 31) osoko ohiko bilkura egin zuen Usurbilgo Udaleko udalbatzak. Usurbilgo EHBilduk Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Xua jaio berria Euskal Herriratzea eskatzen zuen mozioa aurkeztu zuen. Gehiengo osoz onartu zuten mozioa: EHBildu eta EAJ-k aldeko bozka eman zuten eta PSE abstenitu egin zen.

“Usurbilgo Udalak irmoki salatzen du erditze hori gertatu deneko egoera eta baldintzak. Ez da onargarria preso dagoen euskal herritar bat bere herritik 600 kilometrotara erditzera behartzera, familiakoen eta lagunen inolako babes eta gertutasunik gabe. Biolentzia hori mendeku goseak eragindakoa da, eta erabat tokiz kanpo dago. Hortaz, Olatz, Patxi eta Xua lehenbailehen Euskal Herriratzea eskatzen dugu. Era berean, gainontzeko euskal preso politikoak ere Euskal Herriratzea eskatzen dugu horrelako egoerarik berriz gerta ez dadin. Bestetik kezkatuta gaude Mari Karmen Anzaren (Olatzen ama) osasun egoeragatik, lehenbailehen senda dadila opa diogu eta ez dugu ahaztu behar Mari Karmen Anza ere urruntze horren biktima dela. Alaba eta biloba bisitatzera joan, eta etxetik urrunduta gaixo dago, bere ingurutik erabat apartatuta”.

Arg.: Noaua!

PSE-ren mozio alternatiboa

Bozketa egin aurretik, PSE-ko zinegotzia den Fermin Oruek mozio alternatiboa aurkeztu zuen. Udal taldeek testu hau aztertzeko osoko bilkura eten zuten une batez. Ondoren, EHBildu eta EAJko ordezkariek PSEren mozioa ez babestea erabaki zuten. Xabier Arregi alkatearen esanetan, EHBilduk aurkezturiko testuan giza legedia aplikatzea eskatzen dela adierazi zuen: “PSEren mozioa balorazio politikoen gainean eraikitako mozioa da. ETAri armagabetzea, gizarteratzera bideraturiko espetxe-politika malgua eta eragile guztien artean adostua, presoei zein epaitzeko zain daudenei egindako kaltea aitortzea eta lege penitentziarioa onartzea eskatzen du testu alternatibo honek”.

Fermin Oruek EHBilduren testua puntuka bozkatzea ere proposatu zuen. Udal gobernu taldetik ordea, mozioa bere osotasunean bozkatzeko beharra nabarmendu zuten, bestela zentzua galtzen zuela zioten.

One response to “Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Xua Euskal Herriratzea eskatzen duen mozioa onartu da

  1. Pingback-a: Mari Carmen Anza urtarrilaren 20tik Valentziako ospitaleko ZIUko zainketa gunean jarraitzen du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s