Usurbilgo Udalak 2017rako aurrekontuak behin betiko onartu ditu

aurrekontuak

Usurbilgo Udalak 2017rako aurrekontuak behin betiko onartu ditu. 2017. ekitaldiari dagokion Aurrekontu Orokorraren jendaurreko erakusketaren legezko epea amaitu da eta inolako erreklamazio edo oharrik egin ez denez, Aurrekontua behin betirako onartua geratu dela jakinarazi du Udalak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean): “Udal Erregimenari buruzko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 112.3 artikuluan, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 15. artikuluan eta indarrean dauden beste Arauak ezarritakoa betez, aipatu Aurrekontu Orokorra Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen da kapituluka laburturik”

Usurbilgo Udalak duela urtebete udal gobernu taldeak, udal langile, eragile eta herritarrekin batera landutako legegintzaldi honetarako udal gobernu programa aurkeztu zuen. 2017ko udal aurrekontu hauek gobernu programa horretan bildutako ekarpen eta erronkei erantzungo diote neurri handi batean: “Herritarren eskubideen alde egingo dugu, ongizatea sendotu, enplegu duina sustatu, enplegu publikoa defendatuko dugu, murrizketa sozialen aurkakoak izango dira, pertsonak erdigunean jarriko ditugu, berdintasun politiken aldekoak izango dira, hizkuntza normalizazioa txertatua izango da…”

Udal aurrekontuetako inbertsio nagusienetakoak

  • Etxebeste eta Irutasuna kaleen berrurbanizazioa
  • Hilerri berriaren handitzea
  • Galtzaragaina plazaren berritzea
  • Oiardo Kiroldegiko aireztapena berritzea
  • Kale Irekiak egitasmorako laguntza
  • Herri eragileentzako diru-laguntzak
  • Zumarteren birgaitze proiektuaren garapenean urratsak ematea… aurreikusten dute.

Udal aurrekontuen ibilbidea

  • 2016/11/09: aurrekontu proposamenaren aurkezpena Ogasun Batzordean.
  • 2016/11/24: zuzenketen aurkezpena Ogasun Batzordean.
  • 2016/12/14: Udalbatzarrerako irizpena ematea Ogasun Batzordean.
  • 2016/12/20: udalbatzarraren hasierako onarpena, ezohiko osoko bilkuran.
  • 2016/12/28: udalbatzarrak hartutako erabakiaren argitalpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
  • 2016/12/29: egun honetatik aurrera zenbatzen hasita, erreklamazioak aurkezteko 15 lan eguneko epea.
  • 2017/02/01: udal aurrekontuak behin betiko onartuak.

2017ko udal aurrekontuak zenbakitan

Sarrerak

  • Zuzeneko zergak: 2.889.20 €
  • Zeharkako zergak: 440.000 €
  • Tasak eta bestelako sarrerak: 2.166.325 €
  • Transferentzia arruntak: 5.034.712 €
  • Ondarezko sarrerak: 50.900 €
  • Inbertsio errealak besterenganatzea: 476.327 €
  • Guztira: 11.057.464 € 

Gastuak

  • Pertsonal gastuak: 3.800.000 €
  • Ondasun arrunten erosketak: 4.796.686 €
  • Finantza gastuak: 20.000 €
  • Transferentzia arruntak: 800.873 €
  • Inbertsio errealak: 1.220.837 €
  • Kapital transferentziak: 84.068 €
  • Pasibo finantzarioak: 335.000 €
  • Guztira: 11.057.464 € 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s