Beterri Buruntza eskualdean lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute sei udalek

beterri-buruntzaArg.: Usurbilgo Udala

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute toki garapena, sustapen ekonomikoa eta enpleguaren alorretan eskualdean abian dauden programak eta zerbitzuak modu bateratuan eskaintzeko.

Usurbilgo Udalaren esanetan, Gipuzkoako beste eskualdeetan garapen agentzien bidez kudeatzen dituzte eskualdeari dagozkion arlo sozio-ekonomikoa eta turismoarekin lotutako programak eta zerbitzuak. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek, ordea, ez dute eskualdeko izaera duen egiturarik eta, horren ondorioz, udal bakoitzak haien kaxa egin izan ditu planak eta politikak toki garapena, sustapen ekonomikoa eta enpleguaren alorretan: “Lankidetza hitzarmen honen xedea da hutsune hori betetzea. Modu horretan, arlo sozio-ekonomikoarekin lotutako politikak eta jardunak modu koordinatuan eskainiko zaizkie eskualdeko herritarrei, ekintzaileei eta enpresei. Urrats honek, gainera, erraztuko du etorkizunean garapen agentzia edo eskualdeko izaera duen erakunde bat eratzeko bidea”.

Eskaintzak

  • Sei udalek aipatutako arloetan eskaintzen dituzten zerbitzuak ez dira bikoiztuko.
  • Egoitzak, lokalak eta eraikinak partekatzeko aukera eta zerbitzuen eta langileen kontratazioa zentralizatzeko aukera eskainiko da. Horrela baliabide publikoen kudeaketa eragingorragoa izango da.
  • Tokiko enplegu planak, ekintzaileentzako eta enpresentzako zerbitzuak eta sektoreetako foroak elkarlanean jarriko dituzte abian.
  • Antolakuntzari dagokionez, Batzorde Kudeatzaile bat eratuko da. Ordezkari politikoek osatuko dute eta Udal bakoitzeko udalbatzarrak izendatuko ditu bina ordezkari.

Finantziazioa

Hitzarmen honetatik sortzen diren planak eta programak sei udalek urtero egingo dituzten ekarpenen bidez finantzatuko dira. Udal bakoitzaren ekarpena Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotzen duen foru-funtsaren kopuruaren araberakoa izango da: “Beterri-Buruntza eskualdean 2017an toki garapena, sustapen ekonomikoa eta enpleguaren alorretan programak eta proiektuak gauzatzeko eta zerbitzuak eskaintzeko 1.290.976 euroko aurrekontua bideratuko dute sei udalek. Hitzarmen honek lau urteko indarraldia du, baina sei udalek eskualdeko garapen agentzia edo beste mota bateko erakundea eratzea erabakitzen badute, hitzarmena bertan behera geldituko da eta programak, proiektuak eta zerbitzuak erakunde berri horrek bereganatuko ditu”. 

www.usurbil.eus

One response to “Beterri Buruntza eskualdean lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute sei udalek

  1. Pingback-a: Beterri-Buruntzako EHBilduk eskualdea garatzeko lankidetza hitzarmena baloratu du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s