Etumeta AEK euskaltegian egingo den Korrika batzordearen bilera irekian parte hartzeko deia

korrika-logoaOtsailaren 9an (osteguna), 20. Korrika batzordearen lehen bilera egingo da Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegian arratsaldeko 19:30ean. Deialdia irekia da, norbanako nahiz eragileei zuzendua dago eta helburua, euskararen aldeko lasterketa heldu aurretik herriz herri antolatuko den Korrika Kulturalean parte hartu eta horretarako ekimenak, ideiak proposatzeko aukera ematea da.

Hain zuzen, otsailaren 9an bertan hasiko da Korrika Kulturala Gasteizen, Kepa Junkerak eta Sorginek emango duten kontzertuarekin. Antzerkia, bertsoak eta dantza ere izango dira.

Usurbilen apirilaren 4an

Apirilaren 4an helduko da 20. Korrika gure artera. Gaueko 23:39an hartuko da lekukoa.



Korrika aplikazioa

Korrika Kulturalaren agenda guztia bilduko duen telefono mugikorren aplikazioa ere martxan dago. Agendaz gain, 20. Korrika uneoro non dagoen jakiteko aukera ere emango du, geolokalizazioari esker. Akting enpresak garatu du, iOS eta Android gailuetarako.

Korrikaren urtemuga-festa

korrika-ficoba

Otsailaren 11n (larunbata) Korrikaren urtemuga-festa ospatuko da eta euskaltzale eta Korrikazale guztiak Ficoba erakustazokara joateko gonbidapena luzatu dute antolatzaileek. Izen-ematea korrika.eus webgunearen bitartez egin daiteke.

20. korrika

korrika_ibilbidea

Udaberrian zeharkatuko ditu Korrikak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean, Otxandiotik Iruñera. Kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko antolatzaileek ohar hau bideratu dute: “Familian, elkartean, lagunartean…kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, Korrika bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Urtarrilaren 23tik aurrera kilometroen erreserba hasiko da. Jo ezazue ondorengo tokietara”:

www.korrika.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s