Parte hartze handia larunbatean Hondarribian egin zen erraustegiaren aurkako manifestazioan

hondarribia78Arg.: Bittor Bengoa Altuna

Pasa den larunbatean Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Txingudi Bizirik antolatuta “Erraustegirik ez Txingudin ez Zubietan” lemapean, manifestazio egin zen Hondarribian. Jendetza bildu zen Hondarribiako kaleetan errauste plantarik gabeko gizartea aldarrikatuz.

a

Usurbildarren eta zubietarrez osatutako autobusa Hondarribiara joan zen, baita lasartearrez eta andoaindarrez osatutako beste autobus bat ere. Kotxeetan joan ziren herritar ugari ere izan ziren Hondarribian.

Butroi pasealekuan hasi zen ibilbidea eta Zumardira arteko bidea egin zuten. Tartean, osasunaren aldeko eta errausketaren kontrako leloak entzun ziren: “Ez, ez ez, errausketarik ez” edo “Olano, entzun, ez Zubietan ez inon”. Txilibitu eta tanbor hotsek ere girotu dute manifestazioa.

Argazi asko jarri ziren sare sozialetan, hementxe dituzue horietariko batzuk. Egileak hauexek: @ErrausAurkMugi, @AlternatibaGip, @argia, @eQuoGipuzkoa, @XabierIsasi, @XingolaUsurbil, @hondarribihitza, @GreenpeaceEUS, @MoniEquo, @eeizagirre, @probatxoa, @arantzagg, @kaltzakorta, @sortuGip, @enekolazabal, @IrabaziZarautz, aroa_bengo, Kepa Olaiz, Bittor Bengoa Altuna.

This slideshow requires JavaScript.

Manifestazioa amaitzerakoan antolatzaileek hainbat adierazpen irakurri zituzten, eta ohartarazi zuten errauste planta eraikitzea burugabekeria hutsa dela. Ondorioen artean aipatu zuten isurketa toxikoak igortzen dituela airera, lurrera, eta elikadura katera, eta baliabide xahuketa handia eragingo duela. Herritarrek ordainduko duten zilegitasunik gabeko zorra salatu dute; 35 urtez 1.500 milioi euro ordainduko dituzte gipuzkoarrek zaborra erretzeagatik.

Zentzu horretan, azpimarratu zuten Txingudiko udalek, zein Gipuzkoako herri handi gehienek (Donostia, Eibar, Errenteria, Lasarte-Oria…) ezer gutxi egiten dutela gaikako bilketa bultzatzeko: “Eskualde horietan, pertsona bakoitzeko 260 kilo hondakin botatzen dituzte zabortegira. Kontrara, Hernani, Usurbil edo Debagoienako herri ertain eta handietan 80 kilo baino gutxiago botatzen dituzte. Gipuzkoako arduradunen aldetik borondate apur bat balego, posible izango litzateke gaikako bilketa on bat egin eta erraustegirik gabe bizitzea”.

Manifestazioa errauste plantaren inguruan eman diren azken mugimenduen testuinguruan egin zuten, pasa den astean bertan sinatu baitzuen aldundiak adjudikazioa.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s