400 bat herritarrek maiatzaren 7rako Usurbilen antolatzen ari den galdeketa babestu dute

gue11Arg.: Usurbil Herritzartu Elkartea

Pasa den igandean Usurbilgo Herritzartu Elkarteak deituta argazki erraldoia atera zen herriko frontoian, maiatzaren 7rako Usurbilen antolatzen ari den galdeketa babesteko hain zuzen ere.  Antolatzaileen esanetan 400 herritar inguru elkartu ziren. Ekimena bera, Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko ere bihurtu zen.

herritzartu logoa“Gaurko elkarretaratzean, nola ez, presente izan ditugu Catalunya eta bertako prozesu herritarra ere, eta jasaten ari diren jazarpen judizialaren aurrean gure elkartasunik beroena adierazi nahi izan diegu. Erabakitzea demokrazia baita, ez besterik. Herrien etorkizuna herritarrok erabakiko baitugu eta ez auzitegiek. Eguraldi txarrari aurre eginez, iragan eta ideologia ezberdineko 400 herritar elkartu gara, batzen gaituen etorkizunaren alde; erabakitzeko eskubidearen alde eta maiatzaren 7ko herri galdeketa babestuz. Orain arte ekimen honen aldeko babesa biltzen aritu gara, 600 herritar baino gehiagoren sinadura eta herriko 29 eragile ezberdinen (alderdi politikoak, eragile kulturalak, komertzio elkartea, kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, auzoetako jai batzordeak, guraso elkarteak, etab.)  atxikimendua jaso dugularik”.

Arg.: Usurbil Herritzartu Elkartea

Antolatzaileak goizen bildu ziren prestaketa lanak egiteko. Haurrek txoko bat izan zuten, marrazki ederrak egiteko. Hotzari aurre egiteko salda egosia ere prestatu zuten herriko zenbait sukaldari finek. Herritarrak gerturatzen hasi ziren; kirolariak, musikariak, irakasleak, ostalariak, … guztiek bat egin zuten Herritzartu deitutako ekimenarekin. Alderdi politikoetako ordezkariak ere bertan izan ziren, EHBildu eta EAJ-PNV.

a

Argazkiak

Hona hemen ekimenaren inguruko zenbait argazki. (Argazkiak: Usurbilgo Herritzartu Elkartea, Noaua! astekaria, Iñigo, Marisa, XingolaUsurbil).

This slideshow requires JavaScript.

Sare sozialetan ere

This slideshow requires JavaScript.

Bigarren fasea: galdera adostea

Atxikimenduak biltzeko epeak zabalik jarraitzen duela adierazi du Usurbilgo Herritzartuk (Herritzarturen manifestua). Era berean maiatzaren 7ko galdeketa antolatzen segitzeko urrats berriak ematen hasiko da mugimendua. Igandeko argazki erraldoiarekin bigarren faseari ekingo diote: galdera adostea. Herritzartuk lanketa hau egiteko denbora hartuko du:  “Maiatzaren 7ko galdera adosten hasiko gara hemendik aurrera. Martxoaren 19rako galdera erabakitzea da gure asmoa. Badugu lana, denontzako egongo da zer egina”.

Galdeketako lan taldeak

Galdeketa antolatzeko lan talde ezberdinak osatu dira eta Herritzartuk adierazi du edozein herritarrentzat irekiak daudela lan taldeak: “Etorri gure bileretara, ateak zabalik daude eta denontzako egongo da zer egina. Gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue”.

  • Galdera adosteko taldea: asteartetan, 19:00etan.
  • Komunikazio taldea: astearteatan, 20:00etan.
  • Ekintzak antolatzeko taldea: asteazkenetan ,18:30ean.
  • Finantziazioa: asteazkenetan, 18:30ean.

Hurrengo deialdiak

  • Otsailak 18, larunbata: mus eta toka txapelketa Aginagako Eliza Zaharrean.
  • Martxoak 19, igandea: 35 herritan galdeketa egingo dela aprobetxatuz, Usurbilgo galdeketarako galderaren aurkezpena jai giroan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s