Apirilaren 16an Gernikan ospatuko du 2017ko Aberri Eguna

independentistak

Independentistak sareak apirilaren 16an (igandea) Aberrri Eguna Gernikan ospatuko dela iragarri du. 2010an antolatu zuten lehen Aberri Eguna eta 7 urtez jarraian mantendu da ekimena. Independentistak sarearen erronka nagusia euskal herritarrak elkarturik ospatzea izan da, alderdien Aberri Egunetik euskal herritarren Aberri Egunera pasatzea hain zuzen ere.

aberri-eguna

“Aberri Eguna, Euskal Herriaren eguna da. Euskal Herriak munduko herri guztien artean bere naziotasuna aitortua eta bere tokia izan behar duela aldarrikatzeko eguna. Inolako kanpo imposaketa eta injerentziarik gabe, geure etorkizuna askatasunean, demokrazian, justizia sozialean eta berdintasunean oinarrituz eraiki nahi dugula, eta horretarako burujabetza osoa behar dugula adierazi nahi diogu mundu osoari Aberri Egunean”.

Ez da kausialitatea Aberri Eguna Gernikan eta apirilaren 16an ospatzea, izan ere apirilaren 26an Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena beteko baita: “Bi datak elkarlotu dira, Aberri Eguna Gernika batzordearekin batera deitu eta Gernikan ospatzea erabaki dugu. Hau gure ibilbidean urrats berri bat da. Benetan Euskal Herriaren eta euskal herritarren egun-izaera areagotzeko jauzia da, eta aurrerantzean herri eragile gehiagorekin urrats berriak egitea da gure asmoa”.

a

Independentista Sareak Gernika batzordearekin batera datozen asteotan, Aberri Egunaren eta Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren informazio gehiago zabalduko dutela adierazi dute.

independentistak

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s