Larunbatean Oriaren 23. Traineru Jaitsierak bi abiapuntu izango ditu: Aginagako Mapil eta Saikola

oriaren-jaitsiera

Larunbatean (otsailak 11) Oriaren 23. Traineru Jaitsiera ospatuko da. Estropada honetan bi bandera izango dira jokoan: Emakumeen III. Babyauto bandera eta Gizonezkoen VI. Babyauto bandera.  16:00etan irtengo da lehen ontzia eta 17:11n azkena. Guzti honen berri aste honetan eman dute Orioko Udalak eta Orioko Arraun Elkarteak.

a

Mapil eta Saikola

Aginagako bi gune izango ditu abiapuntu probak: Mapil eta Saikola. Bi guneotatik, parte hartzaile batzuk 6.000 eta besteek 4.000  metroko bidea osatu beharko dute hurrenez hurren, Orio erdigune parean kokatua izango duten helmugara arte.

78 ontzi lehian

Guztira, 78 ontzi lehiatuko dira Oriako uretan:

  • Kanariar irletatik, Alacantetik, Valentziatik eta Kataluniatik 4 llagut.
  • Jubenil mailako neska mutilen 6 traineru.
  • Beteranoen 14 traineru.
  • Emakumezko absolutuen mailako 17 traineru.
  • Gizonezko absolutuen mailako 37 traineru.

Llagutak, jubenilak, beteranoak eta emakumezkoek 4.000 metroko bidea osatuko dute eta haiek izango dira Saikolatik lehenak abiatzen, arratsaldeko 16:00etan. Minuturo ontzi bat abiatuko da Aginagatik Oriora. 16:41ean gizonezkoen txanda izango da. Hauek Mapiletik abiatuko dira, minuturo ontzi bat, eta 6.000 metroko bidea osatuko dute. Azkenak oriotarrak izango dira, arratsaldeko 17:11n.

Auzolana

Estropada hau behar bezala antolatzeko auzolana ezinbestekoa dela azpimarratu dute Orioko Udalak eta Orioko Arraun Elkarteko ordezkariek. Guztira 80 lagun beharko dira trafikoa zaintzeko, irteera eta helmuga puntuetarako, klubetako jendea bideratzeko, edota errioan motordun ontzietarako: “Haiengatik izango ez balitz, ezingo litzateke hau guztia antolatu”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s