GuraSOSek elkarrizketa eta adostasunaren aldeko manifestazioa antolatu du otsailaren 19rako

gurasos

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak adjudikatu dituela-eta, otsailaren 19rako (igandea) manifestaziora deitu du GuraSOS elkarteak “Elkarrekin gehiago gara. Adostasuna, besterik ez. Irtenbidea akordioa” da lemapean. GuraSOSek herritarrei dei egin die Donostiako kaleak betetzera joateko: “Ur tanten antzera, elkartu gaitezen, bat egin dezatela gure eskuek, eta osatu dezagun itsaso bare bat. Gure zalantza eta beldurrak ez dira aginduekin desagertzen, ezta lerrokatze politiko baten bitartez ere”.

Manifestazioa eguerdiko 12:00etan izango da eta Donostiako Artzai Onaren Katedraletik hasiko da. San Martin kalea, Foru pasealekua “Republica argentina” kalea gurutzatu ostean, Bulebarrean amaituko da.

gurasos1Arg.: Noaua!

a

Atxikimendu ugari

Arg.: GuraSOS

Manifestazioaren berri emateko atzo Donostian agerraldi bat egin zen eta bertan mobilizazioari atxikimendua eman dioten hainbat lagunen izen-abizenen berri eman zen:

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

BERNARDO ATXAGA (idazlea)-ARANTXA URRETABIZKAIA (idazlea)-HARKAITZ CANO (idazlea)-IBAN ZALDUA (idazlea)-GARBIÑE BIURRUN (epailea)-ALBERTO IÑURRATEGI (mendizalea) – JOXE LUIS KORTA (arraunlaria)-MANU MARITXALAR (boxeo-arrauna-irrati esataria)-JUAN MARI ETXABE (arraun entrenatzailea)-JON SALSAMENDI (arraun entrenatzailea)-AXI MUNIAIN (surflaria)-IMANOL YEREGI (surflaria)-AIMAR ZUBELDIA(txirrindularia)- AMADOR GRANADOS (paraolinpiar txirrindularia)-MIKEL ASTARLOZA (txirrindularia)-MARKEL IRIZAR (txirrindularia)-IÑAKI ARTOLA (pilotaria)-MARTIN ALUSTIZA(pilotari ohia)-MENDIZABAL (pilotaria)-BARRENETXEA IV (erremontista)-ANSA II (erremontista)-GOIKOETXEA V (erremontista)- ZALDUA (erremontista)- OLASAGASTI (herri kirolaria)- MANUEL ERASUN (segalaria)- ESTEBAN ARRILLAGA (EHko Judo Elkarteko kirol zuzendaria)-OIANA BLANCO (olinpiar judolaria) – GORKA OTXOA (aktorea) -NAGORE ARANBURU (aktorea) -RAMON AGIRRE (aktorea) -AITZIBER GARMENDIA (aktorea) – JOSEBA APAOLAZA (aktorea)-ASIER HERNANDEZ (aktorea) -TESSA ANDONEGI (aktorea) -HARITZ MORRAS (aktorea) -IZASKUN ARANDIA (zinegilea)-LOINAZ JAUREGI (zinegilea)-ENEKO OLASAGASTI (zinegilea)-JUANBA BERASATEGI (zinegilea) -AGURTZANE INTXAURRAGA (aktore eta zuzendaria)-KOTE CAMACHO (zinegilea)-MARTXELO OTAMENDI (kazetaria, Berriako zuzendari)-MARIANO FERRER (kazetaria)-XABIER OLEAGA (kazetaria)-IÑAKI ELORTZA (irrati esataria)- ANTTON TELLERIA (irrati esataria)-JULEN TELLERIA (telebistako esataria)-JOSEINA ETXEBERRIA (irrati esataria)-EÑAUT ELORRIETA (musikaria)-JABIER MUGURUZA (musikaria)- XABI SOLANO(musikaria)-DIEGO VASALLO (musikaria,konposatzailea)- GARI(abeslaria) – ZURIÑE HIDALGO (Hesian)- XABI CAMARERO (Urtz taldea)-HUNTZA TALDEA (trikitilariak) – XABIER SALDIAS (Egan)-JEXUXMAI LOPETEGI (Akelarre)- JOXEMARI AGIRRETXE(pailazoa) – JOSEBA TAPIA (trikitilaria) – AMETS ARZALLUS (bertsolaria) – UXUE ALBERDI (bertsolaria) – ANDONI EGAÑA (bertsolaria)- UNAI GAZTELUMENDI (bertsolaria) – IÑIGO ARREGI (eskulturgilea) – JOXE LUIS ZUMETA (margolaria) – UXOA ZUMETA (serigrafia artesaua) – KOLDOBIKA JAUREGI (eskultorea)-TXITXI – ARANTXA ORBEGOZO (margolaria) -KEIXETA (margolaria)-JOSEBA LARRETXE/Josevisky (komikilaria)- ANTTON OLARIAGA (komikilaria) – JAKOBA ERREKONDO (paisajista-idazlea) – ZAPIAIN SAGARDOTEGIA (sagardogileak)- PETRITEGI SAGARDOTEGIA (sagardogileak) – FITO RODRIGUEZ- BERNAETXEA (UPV/EHUko irakasle-idazlea) – HARKAITZ ZUBIRI (UPV/EHUko irakaslea antropologian) – EKAI TXAPARTEGI (UPV/EHUko filosofia irakaslea) – MARI LUZ ESTEBAN (UPV/EHUko antropologia irakaslea) – ARANTXA CAMPOS (UPV/EHUko zuzenbide konstituzionaleko irakaslea-Plazandreok) -PARTE HARTUZ UPV/EHUko IKERKETA TALDEA – MAITE ZELAIA (UPV/EHUko zuzenbide konstituzionaleko irakaslea) – NEREA MENDIZABAL (psikopedagogoa)- NEKANE ARTOLA (Ikastolen Elkartea Lehendakaria) – JAVIER MARQUEZ (ASVIAMIE-victimas del amiando-biktimak) – DUINTASUNA (Jubilatu eta pentsionisten elkartea) – DONOSTIAKO EMAKUMEEN ETXEA – BILGUNE FEMINISTA – PLAZANDREOK- ELA (sindikatua)- LAB (sindikatua) – CCOO (sindikatua) – STEEILAS (sindikatua)

Eta hauekin batera aurretik bat egin dutenak: IMANOL AGIRRETXE (futbol jokalaria)- ASIER ILLARRAMENDI (futbol jokalaria)- AINHOA AGIRREZALDEGI(bertsolaria)- XABI AGOTE(Albaola fundazioa)- AINHOA AIERBE(aktorea)-MERTXE AIZPURUA(kazetaria)- XABI AKIZU(Biolur)- FAUSTI ARANZABAL(Kresala Dantza)- MAITE ARISTEGI(sindikalista)- KAKI ARKARAZO (musikaria)- NAIARA ARNEDO (aktorea)- AGUS ARRAZOLA (antzerkilaria)- JUANJO ARREGI (Euskadiko Emakumeen futboleko Selekzioa)- YOLANDA ARRIETA(idazlea)- ANE ARTETXE(musikaria)- AINARA AZPIAZU-AXPI(marrazkilaria)- ANDER AZURMENDI(aktorea)- ENEKO BALERDI (dantzaria)- OLATZ BEOBIDE (aktorea)- ELEUTERIO JAUREGI, BELOKI (panderojolea)-JOHN BERKHOUT(musika taldea)-TERESA CALO (aktorea)- MAIALEN CHOURRAUD(olinpiar piraguista)-LAURA DIEZ(argazkilaria)- IÑAKI ERRASTI(arraunlaria)- KEPA ERRASTI (antzerkigilea)- BIDE ERTZEAN(musika taldea)- ESTHER & STEFFAN (musikariak)- ALAZNE ETXEBARRIA (aktorea)- PAKO ETXEBERRIA(auzitegi-forensea)- LIERNI FRESNEDO(UR teatroa)- ANE GABARAIN (aktorea)- EÑAUT GANTXEGI (aktorea)- MARCELINO GARCÏA (Stop Desahucios Hernani-Andoain)- ENARA GOIKOETXEA (zine zuzendaria)- IKER GOIKOETXEA (paisajista)- JUAN GORRITI (eskultorea)- PEDRO HAVOC (musikaria)- JUAN RAMON AZPITARTE-IMUNTZO (trikitilaria)- JON IRAZUSTABARRENA (futbol jokalaria)- IRAIA IPARRAGIRRE (futbol jokalaria)- IÑAKE IRASTORZA (aktorea)- ANDER IRURETAGOIENA(aktorea)- NAPOLEON LERTXUNDI (Saizar sagardotegia)- ALBERTO LIZARRALDE(musikaria)- MIKEL MARKEZ (musikaria)- JON MARTIN(bertsolaria)- MIGEL ANGEL MARTIN (Usurbilgo Judo klubeko presidentea)- PEDRO MAJOL (musikaria) – AMAGOIA MUJIKA(kazetaria)- FERMIN MUNARRIZ (kazetaria)- EDI NAUDÓ (antzerkilaria-eszenografoa)- LURDES ODRIOZOLA (historialaria)- AIMAR OLAIZOLA (pilotaria)- OREKA TX (musika taldea)- AINARA ORTEGA (aktorea)- GORKA OTXOA (aktorea)- PETTI (musikaria)- ARANTZA SAN SEBASTIAN (Hezkuntza aholkularia-idazlea)- BEÑAT SARASOLA(idazlea)- DANELE SARRIUGARTE (idazlea)- IÑAR SASTRE(pianojolea)- IÑIGO SEGUROLA (paisajista)- ALEJANDRO TAPIA (margolaria)- ALEX TELLO (aktorea)- IMANOL UBEDA(musikaria)- UNDERMOUNT KOLEKTIBOA (artistak)- DORLETA URRETABIZKAIA (aktorea)- JESUS UZKUDUN (Amiantoagatik kaltetuetako elkarteko bozeramailea)- NIKOLAS XAMARDO (filologoa)- PELLO ZABALA (eguraldi-gizona/frantziskotarra)- MAIDER ZABALEGI (musikaria)- ASIER ZABALETA (koreografo-dantzaria)- IÑAKI ZABALETA (kazetari-idazlea eta UPV/EHUko irakaslea)- PATXI HUARTE-ZALDIEROA (marrazkilaria).

Manifestua

“Gipuzkoako esparru anitzetako jendearen babesa jaso du gaur, GuraSOSek; kirolariak, artearen esparrukoak, musikaren mundukoak, unibertsitatekoak, etab, hain adierazgarri den Haizearen Orrazitik deia bat egin asmoz. Itsasoak eta haizeak edertasun guztia agertzen duten leku honetan, deia egiten diogu gizarteari.

Bete ditzagun Donostiako kaleak datorren otsailaren 19an. Ur tanten antzera, elkartu gaitezen, bat egin dezatela gure eskuek, eta osatu dezagun itsaso bare bat. Esan diezaiogun EZ nirekin eta nire aurkaren lubakiei. Esan diezaiogun EZ fede ekintzei, eztabaida garden eta sosegatu bat nahi dugu. Informazio eta eztabaida askatasuna. Gizartearen partehartzea. Gure zalantza eta beldurrak ez dira aginduekin desagertzen, ezta lerrokatze politiko baten bitartez ere.

Gure osasunari eragiten dioten gaietan ez gaitu inork ordezkatzen, ezta gure seme-alabei ere. Iritzia emateko eskubidea dugu, baita gure onespena informatua izan dadin ere. Batzar Orokorrek onartu beharko dute GHHKPOa, baina Legearekin bat egin beharko du, parte-hartze prozesu baten ondorioz.

Horrela, Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Markel Olanori dei egiten diogu , beste behin, gurekin bildu dadin eta aurrez-aurre hitz egin dezagun, eta utz dezagula alde batera komunikabideen bidezko interpelazioa.Uztailaren 6az geroztik ari gara bilera hori egin nahian, eta gutaz, zein gure proposamenetaz hitz egin baino, elkarbanatzea eta azaltzea egokiagoa litzatekeela uste dugu. Guk zuen irudipenak entzun nahi ditugu, eta honekin batera, elkarrizketa bilatu eta baita gerturatze aukerak ere

Ireki itzazue Foru Aldundiko ateak, ez ezazue erakundeen gotorlekurik egin, Ez gara zuen konpetentzia, zuen osagarri baizik. Ez dugu Erraustegiaren aurkako manifestaziorik deitzen, ezta Foru Gobernuaren aurkako mobilizaziorik ere. Egitearen gainetik, nola egin eta zein prezioren truke egiten den uste duen edonori egiten diogu manifestazioan parte hartzeko deia.

Adostasun batera eramango gaituen gizarte-eztabaida bat beharrezkoa dela uste dugu. Gehiengoa lortuta ere, inposizioek baliorik ez dutela esan baldin badugu, horrek, kasu guztietarako balio behar du, ala ez? Etiketarik gabeko gizartearen lekua aldarrikatu nahi dugu. Demokrazia aberastu nahi dugu zuzeneko parte-hartzearen bitartez. Zubiak eraiki nahi ditugu eta lubakiak estali. Harro sentiaraziko gaituen Gipuzkoa hobe bat nahi dugu Ezinezkoa nahi dugula esango ez diguzuela espero dugu, izan ere, beste zenbait lekutan lortzen ari dira, eta Gipuzkoa Elkarrekin gehiago izango da”.

Gipuzkoako ahaldun nagusiari mezua

Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanori ere dei egin diote elkartearekin biltzera: “Alde batera uztera komunikabideen bidezko interpelazioa eta Aldundiko ateak zabaltzeko eskatzen diogu. Ez ezazue erakundeen gotorlekurik egin, ez gara zuen konpetentzia, zuen osagarri baizik”.

Informazio gehiago

One response to “GuraSOSek elkarrizketa eta adostasunaren aldeko manifestazioa antolatu du otsailaren 19rako

  1. Pingback-a: GuraSOSek igandean Donostian egingo den manifestaziorako laguntzaileak behar ditu | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s