Usurbilgo Udala Atxegaldeko Mahaspildegi guneko aparkalekua berritzen ari da

mahaspildegi-aparkalekua2Arg.: Noaua!

Usurbilgo Udala Atxegaldeko Mahaspildegi gunean (Mahaspildegi Elkartearen aurrean) aparkalekuak berritzen ari da, lehen fasea deritzona eta bigarren fasearekin laister hasiko dela jakinarazi du. Aparkalekuko berritzeko lanak 2016ko urte amaieran hasi ziren eta lehen fasean parkinerako sarrera egokitu, goikaldeko espaloia berritu, aparkalekua bera berrantolatu, argiteria eta ubideak berritzekoak ziren.

mahaspildegi-aparkalekua-ii-faseaArg.: Usurbilgo Udala

mahaspildegi-aparkalekua3Bigarren fasean berriz,  helburu nagusia aparkaleku kopurua handitzea izango dela jakinarazi du Udalak. Mendebaldean ezarritako aparkaleku lerro zuzena aldatu eta bateriako lerro bat jarriko da: “Fase honen exekuzioa sinpleagoa izango da aurrenekoa baino, instalazio eta ekipandu guztiak aurretik prestatuak izango baitura. Fase hau burutzean aparkaleku guneari ez zaio espaloi batekin emango amaiera. Hirugarren faseari begira, zabalpen bat egiteko asmoa egon daitekeelako. Obra amaitzerakoan, Mahaspildegi gunean 34 aparkaleku eta mugikortasun urrikio aparkaleku bat izango ditu”.

Bigarren fasean Lasuen Construccionesek bideratuko ditu lanak eta 13.830,05 euroko aurrekontua izango du.

mahaspildegi-aparkalekua1Arg.: Noaua!

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s