Oriotarrek Xua, Olatz eta Patxi Euskal Herriratzeko eskatu dute

xua-patxi-olatzArg.: Karkara

Pasa den ostiralean (otsailak 10) Orioko Salatxo aretoan Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta hauen alaba Xuaren eskubideak aldarrikatzeko euren familiak, lagunak eta gertukoak bildu ziren. Agerraldi honetan Olatzek, Xuak eta Patxin sufritu duten eta oraindik sufritzen ari diren egoera salatu zen:

“Urtarrilaren 19an Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster guraso izan ziren espetxean, bata bestearengandik 150 kilometroko distantziara. Ospitaleko mediku eta erizainek zaindu zuten ama erditzeko momentuan, poliziek zelatatuta. Ez zuen familiakorik, ezta lagunik izan aldamenean. Olatz Lasagabasterren ama ahal bezain azkar iritsi zen Valentziara bere alabarekin eta bilobatxoarekin egoteko, baina gaixo jarri zen bidean. Pneumoniak jota ingresatu egin behar izan zuten zaintza bereziko unitatean, eta ez du beraiekin egoteko aukerarik izan oraindik.

Urtarrilaren 19an jaio bazen Xua, pasa den asteazkenera arte Patxi Urangak ezin izan zuen bere alaba eta bikotea ikusi. Alacanteko Focalent espetxetik Valentziako Picassent espetxera eraman zuten, Olatz Lasagabaster bikotekidea eta haien alaba jaioberriarekin egoteko. 15 minutuz egon zen beraiekin asteazkenean, eta hiru orduz ostegunean. Eta egun horretan bertan jakinarazi zioten berriz ere Alacanteko espetxera bueltatuko zutela.

Egoera horren aurrean ezintasuna sentitzen dugu. Ez da zaila irudikatzea ama berriaren bakardadea, aitaren ezintasuna eta amoraren tristura. Horregatik, doako sufrimendu bidegabearekin amaitzeko aldarrikatzen dugu. Biolentzia hori ez da onargarria, eta garai hauetan horrelako egoerak erabat tokiz kanpo daude. Olatz Patxi eta Xua lehenbailehen Euska Herriratzeko eskatzen dugu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s