Otsailak 13, torturaren aurkako eguna Euskal Herrian

tortura1

Gaur, otsailak 13,  36 urte betetzen dira Joxe Arregi zikurkildarra jasandako torturen ondorioz hil zela. Ordutik, otsailaren 13a torturaren aurkako eguna da Euskal Herrian. Euskal Memoriaren arabera, 1960az geroztik 5.657 kasu daude dokumentatuta. Gogoratu, Usurbilen badira hainbat herritar torturak sufritu eta salatu dituztenak.

Euskal Memoria Fundazioa

euskal-memoria635 tortura kasu berri argitaratu ditu Euskal Memoria Fundazioak bere web-orrian. Guztira, horrenbestez, ikertu diren 7.582 kasuetatik, 5.657 tortura kasu egiaztatu ditu. Torturaren erabilpen sistematikoa berretsi baino ez du egiten zifra horrek. Beldurgarria, inondik ere. Gerra Zibila hizpide, euskal instituzio-ordezkari goren batek zera esan zuen berriki: “Isiltasunaren eta iluntasunaren garaia amaitu da”. Bada, Euskal Memoria egiten ari den ikerketa-lanari aplika dakioke. Bete-betean, gainera. Gaur jakitera ematen den txostenean jasotako kopuruak 2016ko abenduaren 31koak dira eta herri honetan torturak eragin duen iluntasuna eta isiltasuna apurtzeko era hoberena da.

Euskal Memoriak Fundazioak torturatua izan, baina oraindik orain bere lekukotasuna eman ez duen edonori, egin dezala eskatu nahi dio Euskal Memoria Fundazioak, horretarako, 943 244 584 eta 688 693 776 telefono zenbakietara deituz, info@euskalmemoria.eus helbidera idatziz edo, postaz: Euskal Memoria Fundazioa, Ametzagaña 19 behea, 20012 Donostia.

Sortuk elkarretaratzeak egin ditu

sortu1Arg.: eitb.eus

Gaurko egunaren harira, Sortuk atzo Donostian, Gazteizen, Bilbon eta Iruñean torturaren aurkako elkarretaratzeak egin zituen. Donostiako kasuan Antigua auzoan dagoen ertzain-etxearen aurrean egin zen elkarretaratzea. Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak aitortza eta ordaina eskatu zuen tortura jasan duten biktimentzat.

sortuSortuk Euskal Memoria Fundazioa egiten ari den ikerketaren datuak izan ditu hizpide: “Datu horien arabera, 1960tik  5.657 pertsona torturatuak izan dira, eta horrek, bere esanetan, garbi erakusten du Estatuek independentismoaren aurka sistematikoki erabili duten praktika bat izan dela. Kopuru horiek frogatu egiten dute Euskal Herrian biolentzia bakarra egon dela dioen kontaketaren faltsutasuna. Biolentzia bakarra ez da ETArena izan,  beste biolentzia hori estrukturala izan da Estatuaren aldetik independentismoaren aurrera egitea oztopatzeko asmoz. Bidezkoa eta iraunkorra izango den bake baten mesedetan, tortura pairatu duten biktimen aintzatespena eta ordaina eskatzen dugu, baita praktika horiek berriro emango ez direla bermatuko duten neurriak hartzea ere”.

Sandra Barrenetxea

Bestalde, Sandra Barrenetxearen tortura salaketen epaiketa egingo dute bihar, otsailak 14, Bilboko Epaitegian. Lau guardia zibil epaituko dituzte, eta litekeena da torturen aurkako azken epaiketa izatea.

Joxe Arregi: “Oso latza izan da

joxe arregiMadrildik iritsi zen albistea, 1981eko otsailaren 4an: ustezko bi etakide atxilotu zituzten. Handik bi egunera jakin zen nor ziren bi lagunak: Isidro Etxabe eta Joxe Arregi. Biharamunean, beste hamazazpi atxilotu zituzten; horiei esker jakin zen torturen ostean Arregik esandakoa: “Oso latza izan da”. Atxilotu zutenetik bederatzi egunera hil zen Arregi, torturen ondorioz.

Iñaki Egañak (historialaria) emandako datuek erakutsi zuten torturak itzal luzea, ezkutua eta aitortu gabea duela: Madrilgo prentsak isilarazi bazuen ere, torturaren zantzuak begi bistakoak ziren. Lagun eta senideek euren begiekin ikusi zituzten. Eta argazkiak atera. Torturen berri eman zuen Santi Brouard medikuak; bainuontzia egin ziotela baieztatu zuen. Brouard GALek hilko zuen 1984. urtean.

Arregiren inkomunikazio aldian gutxienez 73 poliziak parte hartu zuten Arregiri galdeketa egiten eta torturatzen: “Guztien izenak ezkutatu zituzten, hamabirenak izan ezik, baina horietako bost baino ez zituzten atxilotu: Julian Marin Rios, Juan Antonio Gil Rubiales, Ricardo Sanchez, Juan Antonio Gonzalez eta Juan Luis Mendez Moreno”.

1983an egin zuten hirutik lehenengo epaiketa. Lehenengo bietan, bostak absolbitu zituzten. Azkenengoan etorri zen kondena, Gil Rubiales eta Marinentzat: “Lau hilabeteko espetxe zigorra jaso zuten bostetik bik. Eta bost egun soilik bete zituzten”. Arregik esan zuenez, amorrua sentitu zuten: “Haien gezurrak gure egiak baino gehiago balio zuen”.

Pako Etxeberriak (antropologoa), baieztatu zuen aitorpenaren aldeko jarrerarik ez zegoela. Esan zuen tortura dela krimen bakarra oso gutxitan azaleratzen dena, botere publikoek ozta-ozta egiten dituztela haiek azaleratzeko ezer: “Trantsizioan tiraderan sartu zuten torturen gaia, eta ordutik ezkutuan dago. Oso antzekoak izaten ziren, gainera: hildakoa hiru guardia zibili oldartu zitzaiela, edo eskaileretan behera erori zela… Hain ziren narratsak, ez zirela sinesgarriak”. Torturez hitz egitean, gertukoak isilarazi eta beste herrialde batzuetan gertatutako kasuak soilik erakutsi ohi direla ere salatu zuen.

Informazio gehiago

One response to “Otsailak 13, torturaren aurkako eguna Euskal Herrian

  1. Pingback-a: Usurbilgo Ernaik eta Sortu deituta gaur “Hemen torturatzen zen eta torturatzen da” elkarretaratzea | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s