Beterri-Buruntzako EHBilduk eskualdea garatzeko lankidetza hitzarmena baloratu du

ehbildu-beterri-buruntzaArg.: EHBildu

Beterri-Buruntzako EHBilduko udal ordezkariek, gure eskualdea sozioekonomikoki garatzeko urtarrilaren 27an sinatu zuten lankidetza hitzarmena baloratu dute agerraldi baten bidez. Lankidetza hitzarmena egin aurretik, zenbait egitasmo elkarlanean landu izan dituzte eskualdeko udal gobernu talde desberdinek.  Hernani, Andoain, Usurbil, Lasarte-Oria, Astigarraga eta Urnietako udalek lankidetza-hitzarmena sinatu dute toki garapena, sustapen ekonomikoa eta enpleguaren alorretan eskualdean abian dauden programak eta zerbitzuak modu bateratuan eskaintzeko.

Eskualdeko sei udalerrietako alkateak

  • Xabier Arregi (Usurbilgo Udala)
  • Zorione Etxezarraga (Astigarragako Udala)
  • Luis Intxauspe (Hernaniko Udala)
  • Ana Karrere (Andoaingo Udala)
  • Jesus Zaballos (Lasarte-Oriako Udala)
  • Mikel Pagola (Urnietako Udala)

Eskualdeko sei udaletatik hirutan (Hernani, Andoain eta Usurbil) EHBildu gobernatzen ari da egun eta beste bitan (Astigarraga eta Lasarte-Oria) udal gobernuan izan zen EHBildu joan den legegintzaldian:

Beterri-Buruntzako EHBildu

“EH Bildutik joan den legegintzaldian hasi ginen udalen arteko lankidetza hori egituratzeko aukerak aztertzen eta lantzen. Guretzako lehentasunezko gaia da. Indar handia jarri dugu eskualdea osatzen dugun udalen arteko elkarlana bultzatzen eta marko juridiko bat sortzen. Gure eskualdearen garapenak ekonomia eraldatzailearen printzipioetan oinarrituta egon behar duela oso garbi daukagu. Eskualdeko udal gobernuetan egun kolore politiko desberdinak daude, eta EHBildutik ahalegin handia egin dugu denen irizpideak eta interesak kontuan hartzen.

Lankidetza-hitzarmen honekin garapen sozio-ekonomikoa bai, baina ez dugu edonolako garapena sustatu nahi, baizik eta ekonomia sozial solidario eta eraldatzailearen printzipioen araberako garapena sustatu nahi dugula eskualdean. Tokiko garapen ekonomikoa eta soziala kooperatibismoan, jasangarritasunean eta parte-hartzean oinarrituta egon behar dutela ulertzen dugu. Lankidetza-hitzarmen hau bultzatu dugu gure eskualdea bidezkoagoa, iraunkorragoa eta parekideagoa lortzeko tresna izan dadin.

Gure eskualdean lan bila dauden pertsonei, formakuntza nahi dutenei, ekintzaileei, enpresei eta, oro har, herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena ematea da gure erronka. Udal bakoitzak ditugun baliabideak elkartu, antolatu eta toki garapena, sustapen ekonomikoa eta enpleguaren alorretan eskaintza bateratua eta koordinatua eskaintzea da gure helburua. Lankidetza-hitzarmen honek helburu hori lortzen erraztuko digu.

Gipuzkoako beste eskualdeetan garapen agentzien bidez kudeatzen dituzte eskualdeari dagozkion arlo sozio-ekonomikoarekin lotutako programak eta zerbitzuak. Beterri-Buruntzan, ostera, ez dugu eskualdeko izaera duen egiturarik eta, horren ondorioz, udalok ez dugu izan marko juridiko bat, araudi zehatz bat duen jokatzeko eremu bat, alegia, toki garapena, sustapen ekonomikoa eta enpleguaren alorretako politikak eta programak elkarlanean egiteko. Hala ere, egin izan ditugu programa batzuk elkarrekin, gure artean harremana egon da, baina hitzarmen honek erraztu eta areagotuko du jardun hori.

Baliabide publikoen kudeaketa eraginkorragoa izatea ahalbidetuko digu hitzarmen honek; zerbitzuak ez dira bikoiztuko, egoitzak, lokalak eta eraikinak partekatzeko aukera ematen digu, baita zerbitzuen eta langileen kontratazioa zentralizatzeko aukera ere. Hau, gainera, lehen urratsa baino ez da izan. Etorkizunean garapen agentzia edo eskualdeko izaera duen entitate bat eratzeko lanean jarraituko dugu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s