Otsailaren 24an Udarregi Ikastolan eta Aginagako eta Zubietako eskola txikietan inauteri jaiak

inauteriak2017

Herriko ikastetxeetan hasi dira dagoeneko inauteri jaien antolakutza lanetan: mozorroak prestatzen, dantza entseguak,… Otsailaren 24an (ostirala) Udarregi Ikastolan eta Aginagako eta Zubietako eskola txikietan inauteri jai bereziak egingo dituzte.

UDARREGI IKASTOLA

  • 10:30ak aldera, LHkoen desfilea kalez kale, “Martxa” dantzatuz. Ibilbidea: LH 1., 2, 3. mailakoekin Kaxkoan barrena ibiliko dira eta LH 4, 5 eta 6. mailakoak Kalezarrera igoko dira.
  • 11:15-12:25 Ikuskizuna Oiardo Kiroldegian. HHkoen dantza ikuskizuna hasiko da, urteroko beraien jantzi bitxiarekin. Ondoren, LHko ikasleak sartuko dira pistara eta “Zaborra ere gurekin dantzan” gaiaren inguruan saioa eskainiko dute. Ikasleek sormena landuz parte hartu dute dantza, koreografia eta istorioa antolatzen.
  • LHko saioaren ondoren, DBHkoek hartuko dute kiroldegiko pista, “Musikalak” gaia hartuta, sorpresaz beteriko koreografiak eskainiko dituzte.
  • Gonbidapen mugatuak: Kiroldegiko aretoak leku mugatua duenez, DBH4ra bitarteko familia bakoitzak gonbidapen bat jasoko du. Familiaren batek gonbidapena erabiltzeko asmorik ez badu, datorren astean sarrera idazkaritzan utzi dezake. Aurtengo antolaketa kopuruak kontuan hartuta, haur txikiak (24 hilabete bitartekoak) sartzeko aukerarik ez da izango. Itzulitako sarrerarik egongo balitz, ume txikiren batek sartzeko aukerarik izango duen edo aztertuko da. Otsailaren 20tik 23ra, itzulitako beste gonbidapen bat eskatzeko aukera egongo da.

AGINAGAKO ESKOLA TXIKIA

  • 15:00 Aginagako Eskola Txikikoen emanaldia Aginagako frontoian. “Euskal Mitologia” ardatz duten euskal dantzak eskainiko dizkiete gurasoei.

ZUBIETAKO ESKOLA TXIKIA

  • 15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta. Zubieta erdigunea zeharkatuko dute.

One response to “Otsailaren 24an Udarregi Ikastolan eta Aginagako eta Zubietako eskola txikietan inauteri jaiak

  1. Pingback-a: Ostiralean Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak herriko kaleetan zehar dantza saioak eskainiko ditu | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s