Usurbilgo Ernai-Sortu: “Ez ahaztu, herri honetan torturatu egin da eta torturatzen jarraitzen da”

taeguna

Atzo arratsaldean Usurbilgo Ernaik eta Sortuk deituta “Hemen torturatzen zen eta torturatzen da” lemapean elkarretaratzea egin zen herriko frontoian eguna Torturaren Aurkako Eguna izan baitzen. Elkarretaratzean honako adierazpena irakurri zen:

Otsailak 13: Torturaren Aurkako Eguna

“Goizeko 4ak aldera bota zuen nire etxeko atea Ertzaintzak, handik kalabozora. Argi utzi zidaten hasieratik beraien asmoa”.

“Otsailaren 13aren laztasuna ikusi dugu beti hemen. Joxeren gorpu ubelduan, Joxean eta Joxiren lur azpiko hezurretan, Unairen aurpegian, Nekaneren telefono deian… Olatzen gutunean, Mari Karmenek egin beharreko kilometro bakoitzean. Presente dago ezabatutako muraletan. Herri honen historia liburuetan.

Torturatzen zen, eta torturatzen da. Mahai gaineetan ordea, ez da ageri. Gordeta eta hautsez betea topatzen dugu oraindik ere. Baina hautsak ez dio pisurik kentzen egiari. Izan ere, pasa den urtean Euskal Memoria Fundazioak 5.500 tortura kasu frogatu zituen. Euskal Herriaren historian egondako atxiloketen %78an emandako tortura kasuak frogatu dituzte. Badakigu ordea, gehiago gertatu zirela eta haietako asko historiaren ilunpean gelditu direla.

Zenbaki hauek ez dira Urkullu eta Jonan Fernandezen txostenetan agertzen. Berriz ere Memoriaren liburua falta diren pasarteak gabe idatzi nahian dabiltza, baina ez diegu utziko. Urkulluk bere nahira erabakitzen du zer den eta zer ez tortura bere armada propioa erabiliz, herritarron zaintzataz arduratu beharko lukeen hori. Urte luzeetan inpunitate osoz jipoitu gaituzten beltzezko txapel gorriak. Ertzaintzak milaka eta milaka herritar atxilotu, mehatxatu, bortxatu, torturatu eta jazartu ditu.

Baita gaur egun ere eta baita Usurbilen ere. Ez al da ba tortura Mari Karmenek bere biloba jaioberria ezagutzeko Picassenteraino korrika eta presaka joan behar izatea? Ez al da tortura familiari bertan egotea debekatu ostean, zure haurra funtzionarioz inguratuta erditzea, jaioberriaren aita 150 kilometrora konfinaturik mantentzen duten bitartean? Torturak, borreroak bezalaxe, milaka aurpegi ditu. Eta hau ikusi nahi ez duenak, hark jakingo du zergatia.

Gaur egun memoriaren bataila inoiz baino goriago dago. Bazterrean utzi nahi dute herri honen askapen borrokaren historia. Distortsionatua eta kriminalizatua.

Ez ahaztu, herri honetan torturatu egin da eta torturatzen jarraitzen da. Eta ezin dugu onartu”.

Usurbildarren testigantzak

oso-latza-izan-daEuskal Memoria Fundazioak hainbat txosten eta  liburu kaleratuak ditu. Horietako bat “Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian” liburua da. Bertan tortura Euskal Herrian errealitate ezkutua dela azpimarratzen da: “Milaka bizipen pertsonal, intimo eta errepikaezin gordeta izan dira lege berezien, bertsio ofizial gezurtien, prentsaren arduragabekeriaren eta auzitegien nagikeriaren itzalpean”.

Liburuan azken bost hamarkadetako oinazearen dimentsioa azalarazi eta honen praktikaren motibazio politilpa agerian uzten du: “Fenomenoa bere osotasunean aztertu nahi duen lehen azterketa da, apika, tunelaren amaieran argia ikusten hasi garen honetan. Oroimena izan dadila tortura inoiz ez errepikatzeko bermea”.

Euskal Herriko ehundaka testigantzan jasotzen dira liburu honetan, horien arten hainbat usurbildarrenak, guztiak latzak:

  • Olatz Lasagabaster Anza.
  • Endika Zinkunegi Zubizarreta.
  • Oihana Lizaso Matxain.
  • Jokin Errasti Elorza.
  • Enkarni Martinez Fernandez.
  • Xabier Pikabea Aizpurua.
  • Ramon Uribe Navarro.
  • Fidel Garcia.
  • Luis Gorriti Pagola.
  • Joxe Domingo Aizpurua Aizpurua.
  • Xabier Aranburu Muguruza.
  • Patxi Lizaso.
  • Karmele Matxain.
  • Jose Maria Etxarri Elizondo.

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.