Patxi Uranga euskal presoaren aita: “Patxirentzat azken egun hauek oso zailak izan dira”

Patxi-OlatzArtxiboko irudia

Orioko Karkara webguneak Patxi Uranga euskal presoaren aitaren hitzak jaso ditu bere semea une hauetan bizitzen ari den egoera azaltzeko. Gogoratu Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster urtarrilaren 19an guraso izan zirela espetxean, bata bestearengandik 150 kilometroko distantziara. Egoera hori gogorra izanik sufrimendua areagotu zen Olatz Lasagabasterren ama  Valentziara bere alabarekin eta bilobatxoarekin egoteko asmoarekin joan eta bertan gaixo jarri zenean. Pneumoniak jota ingresatu egin behar izan zuten zaintza bereziko unitatean, eta ez du beraiekin egoteko aukerarik izan oraindik.

Urtarrilaren 19an jaio bazen Xua, pasa den asteazkena arte Patxi Urangak ezin izan zuen bere alaba eta bikotea ikusi. Alacanteko Focalent espetxetik Valentziako Picassent espetxera eraman zuten, Olatz Lasagabaster bikotekidea eta haien alaba jaioberriarekin egoteko. 15 minutuz egon zen beraiekin asteazkenean, eta hiru orduz ostegunean. Eta egun horretan bertan jakinarazi zioten berriz ere Alacanteko espetxera bueltatuko zutela.

Orion eta Usurbilen elkartasuna adierazi diete Olatz, Xua, Patxi eta Mari Karmeni. Bi herrietan elkarretaratzeak eta agerraldiak egin dira.

Usurbilgo elkarretaratzea eta Orioko agerraldia

Patxiren aitari egindako elkarrizketa

  • Semearekin hitz egiteko aukerarik izan al duzu? Bai, asteazken eguerdian deitu zidan, Valentziako Picassent espetxera iritsi zela esateko. Pozik eta lasai sentitu nuen, eta ni ere poztu egin nintzen semea horrela antzemanda. Gero, aipatu zidan berriz ere Alacantera bueltatuko dutela esan diela, baina garrantzia kendu nahi izan zion, epaileak elkarrekin egon behar dutela esana baitu. Agian, ni lasaitze aldera esango zidan.
  • Laster joango al zara bisitan? Ostiralean joango naiz. Familia bisitatuko dut, eta Olatzen ama Marikarmeni ere bisita egingo diot, Valentzian ospitaleratuta baitago. Ostegunean aterako naiz haruntz.
  • Beraz, egoera zaila bizi duzue orain? Urtarrilaren 19tik ospitalean dago Marikarmen, eta egoera gogorra da.
  • Askotan joaten al zara semeari bisitan? Ni hilean behin joaten naiz bisitan. Hala ere, bisitan joan nahi dugunon artean antolatu egiten gara, eta nik gainerakoei lehentasuna ematen diet. Izan ere, esfortzu handia egin behar izaten dute haraino joateko; lana eta familia dituzte, eta Valentziara joatea ordu asko da.
  • Bisitan joan izan zarenean zer moduz ikusi duzu semea animoz?  Gure aurrean ondo egoten da, indartsu. Hala ere, azken egun hauek oso zailak izan dira. Emaztea urruti zuen eta alaba jaiotzeko, gainera aitona ere hil zitzaion. Sentimendu guzti horiek kudeatzea zaila da. Bakardadeak urduritasun hori areagotu egiten du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s