Larunbatean Matrakak Usurbilgo Talde Feministak antolatuta “Baxoerditan dantzan!” ekimena

emakumeak

Matrakak Usurbilgo Talde Feministak antolatuta, larunbatean (otsailak 18) ekimen berezi bat egingo da “Baxoerditan dantzan!” deitu diotena. Hitzordua arratsaldeko 19:30ean izango da, dema plazan:   “Aizan! Datorren larunbatean, 18an, 19:30etan Dema plazan ikusiko gaitun baxoerditan dantzan! Denok eman behar dugu zerbait etxekoandreok dena eman ez dezagun”.

Martxoaren 8ra begira

Martxoaren 8an (asteazkena) Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatuko da eta dagoeneko  Matrakak Usurbilgo Talde Feminista eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila zerbait prestatzen dabiltzala adierazi dute. Eman duten informazioaren arabera, oraingoz bi ekitaldi lotu dituzte. Aurrerago, martxoaren 8rako aurreikusiak dituzten ekimenen berri zehatzagoa emango dutela adierazi dute:

  • Martxoak 10, ostirala: bertso-afaria.
  • Martxoak 18, larunbata: autodefentsa feminista tailerra.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s