Usurbilgo Udalak 2017 urteari dagozkion diru laguntzen deialdi orokorra ireki du

usurbilgo+udalaUsurbilgo Udalak 2017 urteari dagozkion diru laguntzen deialdi orokorra ireki duela iragarri du. 168.000 euroko diru partida erabiliko du Udalak zeregin horretarako eta norgehiagoka erregimenean erabakiko dira. Arlo bakoitzeko teknikariak diru-laguntza eskariak aztertu ondoren txosten prestatuko du eta dagokion Batzordera eramango du, honek txostena kontuan hartuta, bere iritzia eman dezan.

Diru laguntzak arloka

Diru laguntzak Kultura, Gizartegintza, Kirola, Nekazaritza, Ingurumena eta Igogailuen instalazioen arloetara bideratuko dira.

  • Kultura arloko dirulaguntzetarako, 80.000 euro erabiliko dira, 2017an kultura arloan egitasmoak burutuko dituzten erakunde publiko, pribatuei zein pertsonei zuzenduta. Eskaerak aurkezteko epea: 2017.03.13
  • Kirolean 46.000 euro erabiliko dira zeregin horietarako. Eskaerak aurkezteko epea: 2017.03.13
  • Gizartegintzarako 12.000 euro erabiliko dira. Eskaerak aurkezteko epea: 2017.03.13
  • Nekazaritza eta Ingurumen ekintzetarako 10.000 euro bideratuko dira. Dirulaguntzak 2016an zehar burututako ekintzei eragiten diete, eta ez 2017koei. Eskaerak aurkezteko epea: 2017.03.13
  • Igogailuen instalazioetarako 10.000 euroko diru partida ireki du Udalak. Instalazioak 2016ean jaso beharko luke Usurbilgo Udalak emandako obra amaiera ziurtagiria, eta balizko onuradunek sei hilabeteko antzinatasunarekin erroldatuta egon eta bertan bizi beharko dute. Horrez gain, udalerri berean igogailua duen bigarren etxebizitzaren jabe ez izatea beharrezkoa izango da. Diru laguntza honetarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskariak. Eskaera bakoitzeko diru laguntza, gehienez, 1.000 eurokoa izango da. Eskaerak aurkezteko epea: 2017.05.14

Eskaera non egin behar da?

Diru laguntza ezberdinetan izena emateko, Usurbilgo Udaleko Erregistro Nagusira zuzendu behar da eta honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Dirulaguntza eskaera formalizatua.
  • Eskatzailearen NAN fotokopia.
  • Elkartearen Estatutuak (hala badagokio).
  • Gizarte Segurantzako zein Ogasuneko betebeharrak egunean egotearen egiaztagiria.
  • Beste dirulaguntza eskabideen aitorpena.
  • Elkarteak ez duela inor baztertzen adierazten duen agiria, emakume eta giztonen berdintasunari lotutako ziurtagiria eta ekintzei buruzko fitxak.

Informazio gehiago

Kulturako udal diru-laguntzak
Gizarte-zerbitzuetako udal diru-laguntzak
Kiroletako udal diru-laguntzak
Ingurumeneko udal diru-laguntzak
Nekazaritza eta abeltzaintzako udal diru-laguntzak
Igogailuak jartzeko udal diru-laguntzak

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s