Herritzartuk M7an egingo duen herri galdeketako galdera proposatzeko azken eguna gaur

ged-m7

Usurbilgo Herritzartu Elkarteak maiatzaren 7an egingo den herri galdeketarako galdera adosteko prozesua abian du. Lanketa hau egiteko herritarren laguntza ezinbestekoa dela adierazi dute sustatzaileek, herritarrek erabakiko baitute maiatzaren 7an ez bakarrik zer erantzun, baita zer galdetu ere. Gaur (otsailak 17) da galdera proposatzeko azken eguna: “Animatu nahi ditugu herritarrak euren galdera proposamena bidal dezaten”.

GALDERA ADOSTEKO PROZESUAREN EGUTEGIA

Jasotako proposamenen ondoren, galdera adosteko osatu den lan taldeak bi edo hiru galdera aukeratuko ditu eta otsaila amaieran batzar bidez aurkeztuko dira.

  • Otsailaren 17, ostirala: herritarrek proposamenak bidaltzeko azken eguna.
  • Ondoren bi edo hiru galdera adosteko bidea hartuko du galdera adosteko osatu den lan taldeak.
  • Otsaileko azken astean: batzar informatibo irekia, galdera aukeren berri eman eta eztabaidatzeko.
  • Martxoak 1-12: herritarrek galderon inguruko iritzia emateko aukera izango dute.
  • Ondoren: herritarren iritziak aztertu eta Talde Sustatzaileak lantaldearen proposamena kontuan hartuta, behin betiko galdera zehaztuko da.
  • Martxoak 19, igandea: galdera ezagutzera emango da jendaurreko ekitaldi bidez.

Prozesuan parte hartzeko bideak

herritzartu logoa

Otsailaren 5ean Usurbilgo Herritzartu Elkarteak deituta argazki erraldoia atera zen herriko frontoian.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s