Mari Karmen Anzak esker ona helarazi die usurbildarrei erakutsitako elkartasunagatik

presoak8Arg.: Usurbilen Nahi Ditugu

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak jakinarazi du Mari Karmen Anzaren (Olatz Lasagabaster euskal presoaren ama) osasun egoera pixkanaka hoberantz egiten ari dela: “Mari Karmen pixkanaka hoberantz doa eta bere kabuz arnasteko gaitasuna berreskuratzen ari da. Hala ere oraindik ZIUn (UCI) jarraitzen du”.

Mari Karmen Valentziako ospitalean jarraitzen du urtarriletik, Usurbildik 600 kilometrora. Bere alaba eta hiloba jaioberria ikustera joan zen egunean gaizki sentitu eta urgentziaz ingresatu egin zuten. Orduz geroztik Valentziako ospitalean dago.

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak jakinarazi du Mari Karmenek bere esker ona helarazi nahi izan diela usurbildarrei: “Esker ona helarazi digu usurbildarrei eskutsitako elkartasunagatik”

Patxi Uranga Picassent espetxean

Bitartean, Picassent espetxean aldaketarik ez dagoela jakinarazi du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. Patxi Urangak, bere alaba Xua ezagutzeko baimena eskatua izan arren, 21 egun beranduago eraman zuten Alacanteko espetxetik Valentziako Picassentera: “Patxi momentuz ez dute lekualdatu eta Picassenten segitzen du”

One response to “Mari Karmen Anzak esker ona helarazi die usurbildarrei erakutsitako elkartasunagatik

  1. Pingback-a: Usurbilgo Sortu: “Xua, Olatz, M. Karmen eta Patxirentzat babes eta besarkada maitakorrenak” | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s