Ostiralean “Landaberri Ikastolak 50 urte” antzezlana eskainiko da Sutegi Kultur Etxean

luberri1

Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolak 50 urte bete zituen pasa den urtean. Gogoratu ikastolaren sorreran usurbildarren ikastola ere izan zela eta beraz, zati batean Usurbilekin lotura handi duen ikastola da Landaberri. Udazkenean hainbat ekimen burutu ziren eta horietako bat antzezlan bat izan zen: “Landaberri Ikastolak 50 urte”.

Aste honetan antzezlan hori Usurbilera etorriko da, ostiralean (otsailak 24) hain zuzen ere. Emanaldia Sutegin eskainiko da, gaueko 22:30ean. Sarrerak doakoak izango dira, baina aretoak eserleku kopuru mugatua duenez, gonbidapenak banatuko dira. Gonbidapen hauek aldez aurretik Udarregi Ikastolan eskuratu daitezke, eta emanaldi egunean bertan, saioa baino ordu erdi lehenago Sutegin bertan.

ikasle ohiek idatzitako obra

Landaberri Ikastolan ibilitako ikasle ohiek idatzitako antzezlana da. Antolatzaileen esatenan, hasierako garai zaharretan gertatutako kontakizuna da. Haur ziren garaian gertatutako pasadizoak kontatzen dira. Landaberri ikastolaren hastapenetan Lasarte-Oria eta Usurbilgo haurrak ibili ziren eta antzezlanak hori irudikatzen du: “Autobusez mugitzen ziren haurrak eta bertako ibilerak ere antzeztuko dira. Garai haietan oso metodo berritzaileak erabili ziren ikastolan, horren testigantza eman nahi da. ‘Ministerio de Educación’eko inspektorearen bisita izaten zen noizean behin”.

Antolatzaileek ikastola gurasoen ahalegin handi batek aurrera atera zuela azpimarratu dute. 50 urte muga honetarako propio asmatu den abestiarekin bukatuko da.

1.968-69 URTEA

luberri

1.968ko uztailaren 16an Guraso Elkarte batek Udarregi Patronatua eratu zuen. Elkarte honek Usurbilgo Hezkuntza alorrean eragina zuen eta bera izan zen “La Salletarrak” Usurbilera ekartzen eta “Mojetan” batxilerra jartzeaz arduratu zena.

Usurbilgo Luberri eta Huarte San Juan eskolak hasi ziren funtzionatzen. Udaletexetik Eskolaren arazoari erantzuteko Lasalletarren eta Mojen ikastetxeak hobetzeari ekin zion Udarregi Patronatua sortuz, Felix Aizpurua zinegotzia buru zutela. Urteotan Lasarteko Lander ikastola eta Usurbilgo Luberri ikastolak batu ziren Landaberri ikastola sortuz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s