Usurbilgo Udalak hilerri berrian “Errautsen Parkea” gunea eraikiko du

hilerria

Usurbilgo Udalak jakinarazi du hilerri berria handituko duela. Gaur egun bertan dagoen gune berdearen ondoan, espazio berri bat sortuko da, Errautsen Parkea deituko dena. Hilerri zaharreko eta etorkizuneko usurbildarrak modu anonimoan uztea ahalbidetuko duen gunea izango da.

hileta zibilak

Espazio berri honetan hileta zibilak modu irekian egiteko aukera egongo dela ere iragarri du Udalak.

Aurrekontua

Hilerri berriaren handitze obrek 120.000 euroko aurrekontua izango dute eta 2017an bertan amaituko direla adierazi du Udalak.

hilerri zaharraren itxiera

Hilerri berriaren handitzeak zer ikusi zuzena du hilerri zaharraren itxiera prozesuarekin. Familiartekoek eskatzen ez dituzten usurbildarren azken hilobia izango da, gorputz horiek Udalaren gain geldituko dira eta erraustu ondoren parke berrian utziko dira.

Datozen egunetan bertan dauden gorpuz-ondarrak ateratzeko prozesua irekiko da. Azken hamabost urteetan ez da gorpuzkin berririk sartu, eta 2017ko azaroaren 30ean behin betiko ixtea aurreikusten du udalak.

Herritarrek, familiartekoen gorpuz-ondarrak berreskuratu eta beraien kabuz kudeatu nahi dituzten kasuetan, eskaerak egin ahal izango dituzte hiru hilabetetako epean.  Gainerakoak, Udalaren gain geldituko dira.

Herritarrek Udaleko zerga-bilketako leihatilean izango dute zuzeneko informazioa jasotzeko aukera, astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 14:00etara. Izena ematea berriz, Udal erregistroan gin beharko da, horretarako eskuragarri izando den inprimakiaren bitartez.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s