Ostegunean Herritzartu Elkartearen batzar informatiboa Potxoenean

ged-m7

Ostegun honetan (otsailak 23) Usurbilgo Herritzartu Elkarteak batzar informatiboa antolatu du, Potxoenean 19:30ean. Batzar honetan maiatzaren 7ko galdeketarako aukeran  ikusten diren galdera posible ezberdinak aurkeztu eta beraien inguruan eztabaidatuko dira. Herritarrek aurkeztu diren galdera hauetako bat aukeratuko dute martxoaren 12a baino lehen:

  • Nahi al duzu Euskal Herria estatu independientea izatea?
  • Ados al zaude euskal estatu independientea sortu, garatu eta babestearekin?
  • Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?

GALDERA ADOSTEKO PROZESUAREN EGUTEGIA

Jasotako proposamenen ondoren, galdera adosteko osatu den lan taldeak bi edo hiru galdera aukeratuko ditu eta otsaila amaieran batzar bidez aurkeztuko dira.

  • Otsailaren 17, ostirala: herritarrek proposamenak bidaltzeko azken eguna.
  • Ondoren bi edo hiru galdera adosteko bidea hartuko du galdera adosteko osatu den lan taldeak.
  • Otsaileko azken astean: batzar informatibo irekia, galdera aukeren berri eman eta eztabaidatzeko.
  • Martxoak 1-12: herritarrek galderon inguruko iritzia emateko aukera izango dute.
  • Ondoren: herritarren iritziak aztertu eta Talde Sustatzaileak lantaldearen proposamena kontuan hartuta, behin betiko galdera zehaztuko da.
  • Martxoak 19, igandea: galdera ezagutzera emango da jendaurreko ekitaldi bidez.

Mahai informatiboa asteburuan

Asteburu honetan, Herritzartuk mahai informatiboa jarriko du herriko erdigunean. Martxoaren 3, 4 eta 5ean manifestua sinatzeko edota galdeketaren inguruko informazio eskuratzeko aukera egongo da.

Atxikikimendu kanpaina

Herritzartuk maiatzaren 7ko herri galdeketa babesteko atxikimendu kanpaina egiten ari da:  650 sinadura baino gehiago lortu dira, 400 herritarren argazki erraldoia atera da eta 30 eragile ezberdinen atxikimenduak ere lortu da:

herritzartu

  • Udarregi Ikastola
  • Hitz Aho Guraso Elkartea
  • Andatza Mendizaleen Kirol Taldea
  • Etumeta AEK euskaltegia
  • San Praixku Guraso Elkartea
  • Peña Pagola Elkartea
  • Aitzaga Elkartea
  • Erroizpe Elkartea
  • Ibai Ondo Elkartea
  • Santueneako Gure Elkartea
  • Andazpe Elkartea
  • Mahaspildegi Elkartea
  • Baxurde Txiki taldea
  • Dantza taldea
  • Euzko Alderdi Jeltzalea
  • Euskal Herri Bildu
  • Sortu
  • Ernai
  • Gazte Asanblada
  • Etxerat
  • Kantu taldea
  • Herriko musika taldeak: Zaparra, Izeberg, Rukula, Desegin, Hotzikara, Iñorkiñak, Erokomeri eta Odolaren mintzoa
  • Usurbil K.E. Eskubaloi taldea
  • Usurbilgo Futbol taldea
  • San Estebango jai batzordea
  • Atxegaldeko jai batzordea
  • Agiñago jai batzordea
  • Zubietako jai batzordea
  • Errausketaren Aurkako taldea
  • Hurbilago

Prozesuan parte hartzeko bideak

herritzartu logoa

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s